Zuzeu, gaztea saria. Segi idazten!

letrArt

2017, Azaroa 16
Arloa: Letra Dantza

2016ko urtarrilaren 1ean hasi zuten ZUZEU GAZTEA SARIA, ZUZEU orainkariak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin 150 euroko saria emango dio hilabete bakoitzean artikulu onena idazten duen gazteari, 30 urtez beherakoei, alegia.

Lehiaketa horren helburua da euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, diru kantitate bat irabazteko aukera eskainiz. Hortaz, azarokoa martxan da, eta hementxe dituzue bertan parte hartzeko baldintzak.

- Artikuluak originala izan behar du, inon argitaratu gabea.

- Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 baino gutxiago izan behar ditu.

- ZUZEUn argitaratu behar du, erregistratu eta WordPress editorearekin.

- Artikulu bakoitza hilabete horretako gainerakoekin lehiatuko da.

- Egileak, benetako izen-abizen eta argazkiarekin sinatuko du.

- Taldean ere argitara daitezke, baina saria sinatzaile bakarrari emango zaio.

- Artikulu bakoitzak 300 hitz izango ditu gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere izango du.

- Nahi adina artikulu argitara daitezke.

Ez utzi geroko, nork ez du ikusi nahi izan bere idazlanen bat argitaratuta? Sare sozialetan hara eta hona? Zenbat eta artikulu idatzi, orduan eta aukera gehiago. Animo!