Bideojoko libreak sakelakoan

Gorka Julio

2017, Azaroa 02
Arloa: Sarean

Bideo-jokoen alorrean aldaketa asko gertatu dira oso denbora gutxian. Alde batetik, bideo-jokoen industria delakoa, bideo-kontsola nagusien inguruan eraiki zenak, ordenagailuari ere garrantzia eman dio.

Horretaz gain, gero eta errazagoa da bideo-jokoak egitea dauden tresnekin, joko oso konplexuak egiterako. Bitartean, sinpleak izanik ere, sakelakoetan orduak eta orduak jolasten ibilitzeko joku sinpleak ere hedatu dira; hauetako batzuk libreak. Bideo-jokoen alorrean aldaketa asko gertatu dira oso denbora gutxian. Alde batetik, bideo-jokoen industria delakoa, bideo-kontsola nagusien inguruan eraiki zenak, orain ordenagailuari ere garrantzia eman dio. Steam bideo-joko plataformaren bidez, bideo-jokoak erosi, erabili eta elkarrekin jolasteko bideak asko erraztu ditu.

Horrez gain, produkzioaren alorrean ere, gero eta errazagoa da joko bat egitea. Lehen milaka pertsona behar ziren tokian orain askoz gutxiago behar dira. Noski, superprodukzio bat egiteko bada, baliabide tekniko eta ekonomiko handiak beharko dira oraindik, baina hastea oso erraza da Unity bezalako lanabesekin.

Paraleloki, bideo-jokoen industriak sakelakoetara ere salto egin du eta hor salmentak tarteko merkatu zabala ere sortu da. Bigarren planoan gelditzen dira, baliabide handiak eskatzen dituzten 3D mundu eta teknika konplexuen beharra; nahiz eta gero eta konplexutasun maila altuagoa izaten ari diren hauek ere. Teknologia eta proposamen berrietara ere salto egiten ari dira, adibidez errealitate hedatua edo murgiltze esperientzia ezberdinekin.

Jokoen helburu nagusia ia beti, jokoak beste gauza askotarako erabili daitezke eta, jokagarritasuna izan da. Sakelakoetan bideo-joko horietako gehienek baina, jokagarritasun hori da bilatzen dutena gehien bat eta hor badira aukera libreak ere, hauek horietako batzuk. Denak F-droid Android sakelako aplikazioentzako biltegi libretik atera ditut, nahiz eta horietako gehienak Play store-tik ere lortu ahal diren.

Frozen Bubble

Joko libreen artean oso ezaguna. Burbuilak etengabe behera datozen bitartean, berdinak direnak jaurtiz eta elkartuz diharduten pinguinoak dira protagonista hemen. Jokoa oso dibertigarria da banaka, baina bereziki binaka jolasten denean. Ondoan egonik bluetooth konexio bidez edota sare berdinera konektatuta hainbat jokalariekin jolas daiteke.

Apple Flinger

Banako, zein binakako joko moduan, sagarrak jaurtiz etsaia txikitzea helburu duen jokoa. Angry Birds antzeko zerbait litzatekeena, baina binakako bertsioan, bi jokalari baitaude, horietako bat makina bera izan badaiteke ere.

Andors-trail

RPG moduko jokoa, non pertsonai baten abenturak gidatu behar dituzun, erronkak gaindituz, elkarrizketak eginez, gauzak aurkituz eta egoki erabiliz. Joko hauetako plano tipiko batean gidatu beharko duzu pertsonaia, mailaz maila anaiaren desagerpenari erantzuna aurkitzeko.

Gloomy Dungeons 2

Lehen pertsonako joko ezagunen pareko sakelako jokoa. Berehala etorriko zaizkizu burura Doom edo Duken Nukem bezalako klasikoak. Arma hartu eta eszenatikoan barna, erronkei aurre eginez eta etsaiak saihestuz mailaz maila igaro beharko duzu.

Replica Island

Plataforma moduko joku honetan androide bat gidatu beharko duzu, energia modu berri bat ematen duten gema batzuk jasoaz. Ikerlari baten laguntza eta neska baten gidaritzan 40 maila ezberdinetan zehar ibili beharko duzu helburua lortzeko.

Tanks of Freedom

Txanda bidezko joko honetan, jokalari bakarrarekin edo hainbatekin jolastu dezakezu maila ezberdinetan zehar. Misio ezberdin bakoitzean, zenbait tropa mugitu, posizioak defendatu eta estrategia egokiarekin zure taldeak kontrol guztia eskuratzeko borrokatu beharko duzu.

Critical Velocity

Espazio-ontzi bat gidatu beharko duzu 2D joko dibertigarri honetan. Oztopoak saihestu eta etsaiei aurre eginez, bukaera iritsiz. Bidean, gero eta urrunago gero eta zailtasun handiagoak topatuko dituzularik.

Enchanted Fortress

Nekazari, igeltsero, militarrak eta ikertzaileen oreka mantendu beharko duzu zure herrian. Nekazariek populazioa ahazteko ezinbestekoak dira, igeltseroek defentsa harresiak eraikitzen dituzte eta militarrak defendatu. Ikertzaileak beste lanetan ez dagoen populazioa da eta horiei esker berrikuntzak azkarrago lortzen dira. Barne oreka mantentzeaz gain, kanpotik datozen deabru erasoak gelditu beharko dituzu, baina ez du balio harresi barnean egote soilarekin, erasoak gelditzeko erasora ere jo beharko duzu. Ia testu hutsean egina dagoen jokoa bada ere, erabat adiktiboa.

 

Denetarik dago, bakarka edo binaka jolasteko eta hauek bai denontzat libre.