Lenao

kontaizu

2016, Otsaila 13
Arloa: Musika

"LENAO" taldeak, joan den urteko irailean bere disko berria sare sozialen bidez eskuragarri jarri ondoren, otsailaren 3an bere diskoa cd formatuan salgai jarri zuen. Edizio fisikoaren diseinua, Ander Etxaniz taldekidearen pinturetan oinarrituta dago. Disko fisikoaren salmentarekin batera, taldeak aurkezpen bira bat egingo du. Bira horretan Zingira talde oñatiarra ere izango du lagun.

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal…), Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Sorkun…), Joxeba Aranburu (Bitz…) eta Ander Etxaniz (Gas…) dira Lenaoko partaideak. 2015eko uztailean Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazoren gidaritzapean, konposatutako material kopuru handi baten erakusle diren 11 abesti grabatu zituzten. Oñatiarrek beste garai bateko rock soinu naturala bilatu dute, pop-erako doinuentzat ere lekua utziz.