Fergusons

Kontaizu

2015, Iraila 08
Arloa: Musika

Iñigo HURTADO (ahotsa) atun arrantzale eta antzezlari fina eta Kristof SKUNK (baxua) rockero gaztearen (13ème Section, Skunk!, Laurel Aitken, Opium Du Peuple...) topaketaren ondotik sortu den Euskal Herriko taldea da FERGUSONS. Errukirik gabe bere haurrak erahiltzen dituen mundu ero baten aurka bihotzetik jalgitzen den oihu bat da

FERGUSONS. Lehen diskoa Euskal Herrian grabatu dute, betiko adiskideek lagundurik : Iñaki Plaa baterian (Skunk!, ODP, Smoke Deluxe), Mika Garcia gitarran (ODP, Smoke Deluxe). Warm Audio estudioetan nahasi eta masterizatu dute, Lyon hirian. Beren musika kulturaren islada, rock'n'rolla eta punk rocka jotzen dute. Frantsesez, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez kantatzen dituzte beren abesti intimistak. FERGUSONS taldeak ez du mugarik eta errotik Internazionalistak da.

http://www.badok.info/euskal-musika/fergusons