Zentzuak

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!

Zentzuak, gure zentzu guztiekin bizitzea, maitatzea, gozatzea ... batzuetan konturatu be ez bagara egiten eta sarri zentzu batzuei inportantzi gehiago ematen badiegu be.Zentzu guztiek ekartzen digute informazioa eta denekin bidaltzen diugu guk ere informazioa besteei.Zentzu bat kaltetuta badago besteak zorroztu egiten dira, eta ikaragarria da zenbateraino sakondu ditzakegun gure abileziak. Gure baitan dauden baliabideak dira, zer edo zer ez duenean funtzionatzen soilik martxan jartzen baditugu ere.

Gaur zentzuak gura izan dizkizuet ekarri denak direlako inportanteak gure joko erotikoan, ez bestelako jokoen moduan, maitasun jokoan zentzu guztiak jartzen dira dantzan.

Ikusmena. Zelango garrantzitsu den ezta? Batez ere pertsona bat ezagutu orduko. Ikusmenarekin arazorik ez dutenek,nahi eta nahi ez lagunarengandik hartzen dugun lehen informazioa ikusmenak dakarkigu.Gure pertzepzioa , lotuta egongo da gure kultura, gizartea eta familiaren hezkuntza eta hazkuntzarekin batez ere. Badakigu zein inportantea bihurtzen den edertasun ereduak erakargarritasun eta desio prozesuetan, ez badira kontu bakarrak, eskerrak. Kuriosoa da baina, gero gure lagunarekin gaudenean hurbil, ikusmenak zelan galtzen duen bere garrantzia eta askotan begiak itxita askoz hobeto sentitzen garen!!

Dastamena.Gure joko erotikoen atea garrantzitsuetarikoa musua izaten da. Gure ahoek elkartzen direnean, hainbat sentsazio biltzen dira gure baitan..askotan musuak informazio piloa biltzen du, lagunari buruz, guri buruz, momentu horri buruz ..., jarraitu ala ez, bildurrak areagotzeko edo gelditzeko, pasioa zenbaterainokoa den, kitzikagarritasun prozesuaren nondik norakoak .... Musu baten zenbat sentsazio, burutazio, sentimendu, emozio ... Zer esanik ez gero ahoa bihurtzen denean lagunaren gorputzarekin jolasteko jostailua.

Entzumena.Begia zarratu eta irratia piztu, musika entzuteak ... gure emozioak mugitzen ditu, gure baita eraldatu, errelaxatu, piztu, alaitu, tristetu ..., edo gure baitan dagoenari oihartzuna eman. Inoren ahotsa entzuteak askotan sentsazio berberak sortzen ditu, fantasia areagotu ere.Gure lagunarekin berbetan gaudenean, oso inportantea bihurtzen da ez edukina soilik tonua, erritmoa ...zelan egiten diogun berba elkarri. Goxo, xamur, alai, triste, haserre, bortitz, pasioz ... Zer eta zelan esaten diguten eragina edukiko du gure maitasuna, gustua, pasioa areagotzearen prozesuan edo juxtu kontrakoan be.

Usaimena.Sudurrak ekartzen digun informazioa zuzenean doa emozioen etxera(burmuinan dagoen sistema linbikoa). Eta gero gure kortexekin egiten du konexioa. Fantasiak eta oroitzapenak aktibatzen ditu berehala. Usaimenaren bitartez jasotzen dugun informazio kimikoa oso zabala da, nahiz eta ez izen kontzienteak.Usaimena ezinbestekoa bihurtzen da elkarren ondoko jolasetan.

Ukimena.Azal osoa gozagarria da eta gorazaragarria.Gure mugak azalduko ditu eta baita be lagunarekin komunikazio espazio gunea da.Azalak 5 miloi nerbio bukaera dauzka, beraz informazioa transmititzeko ezinbesteko tresna .Gure azalak be gure bizitzaren informazioa gordetzen du horregatik bakoitzak daki eta ikasten du ze laztan diren gozagarriak eta zeintzuk ez, ze moduetan jaso eta eman, ze lekuetan bai eta zeinetan ez ... Azala elkar ezagutzeko eremu gozagarria.

Gozatu dezazuen zuon ikerketarekin eta zentzuek dakarkizuen informazio interesgarriarekin.

Besarkada handi bat

agurtzane

Agurtzane Hormatza

2015, Urtarrila 07
Arloa: Jo ta jo