“Lo mejor del Deseo”. Doctor Deseoren itzulera.

Disko liburu euskarrian plazaratu du talde Bilbotarrak bere lan berria. Omenaldi antzekoa egin nahi izan dute lan honekin. 1987an plazaratu zuen taldeak izen bereko diskoa, non “Busco en tus labios” abestia azaltzen zen, eta abesti honi gorazarre eginez “ Busco en tus labios. Lo mejor del Deseo (Baga Biga, 2014) izena jarri dio taldeak lan berriari.

Azken bi urteotako biraren grabazioak jasotzen dituen CD+DVDa da, eta hiru abesti berri biltzen ditu, honekin batera taldearen historia biltzen duen dokumentala ere ikusi ahal da. Doctor Deseoren 14. disko da honakoa. Beraien ibilbidearen erakustaldi bat izan arren, “Busco en tus labios” abestiaren bertsioa sartzeaz gain, best bi abesti berri ere azaltzen dira diskoan, “Equivocarse hasta acertar” eta “Aunque aun sea siendo de noche” kantuak. Bi urteko geldiunearen zain zuzenean ikusteko aukera ere izango dugu.

Hona hemen Doctor Deseoren datozen kontzertu datak:

* Martxoak 22
GASTEIZ  (JIMMY JAZZ)
* Martxoak 29
ATARRABIA-VILLAVA (TOTEM)
* Maiatzak 2
BILBO (KAFE ANTZOKIA)
* Maiatzak 3
BILBO (KAFE ANTZOKIA)
* Maiatzak 17
BCN (RAZZMATAZZ)
* Maiatzak 30
MADRIL (PENELOPE)

Gotzon Uribe

2014, Apirila 04