Usopop Jaialdia

Gotzon Uribe

2014, Martxoa 23
Arloa: Barri music

5. urtea izango da aurtengoa. Lagun elkarte batek abian jarri zuen jaialdiak 5 edizioa beteko ditu datorren maiatzean. Iparraldeko Sara herrian ospatuko da jaialdia maiatzaren 31an eta bertan arituko dira Anari & Aguxtin Alkhat, Sebastien Schuller, Mobydick band eta Kid Wise artistak.

Ohituta gauden ohiko jaialdietatik urruntzen da Usopop festibala. Tamainaz txikia, gertutasuna eta naturaltasuna bilatzen dituzte. Lekua, ingurua, publikoa eta artistak elkarrekin bat egin dezaten klimax berezia sortzea izaten da beraien asmoa.

Honekin batera tendentzia eta musika berriak uztartzea dute helburu, txikia handi bihurtzea. Egun pasa egiteko plan ezinhobea bertoko eta kanpoko artisten musikarekin gozatzeko. Pop, folk eta doinu elektronikoak lantzen dituzten musikariak ikusteko aukera izango da bertan.

Anari kantari gipuzkoarra, Agustín Alkhat Heletako musikariarekin arituko da. Usopop zigiluarekin “Ihes Egin” izenburuko disko laburra dauka plazaratuta Heletarrak. Bakoitzak bere erreportorioa joko du eta tarteka elkarrekin arituko dira.

Sebastian Schuller Aubergenvillen (Frantzia) bizi den musikaria da eta bere kantuetan pop eta doinu elektronikoak uztartzen ditu.

Kartela osatuz Mobydick band eta Kid Wise izango dira. Lehenengoa, Getxoko kantaria den Eneko Burzakok, “Cotard Delusion” lan berria aurkeztuko du talde osoa lagun duelarik. Kid Wise (Tolosa) Frantziako musikariak indie-pop giroko abestiak aurkeztuko ditu.