Berri Txarrak bueltan dira

Gotzon Uribe

Azken urteetan euskal musikak eman duen talderik arrakastatsuena da Berri Txarrak taldea. Lekunberriko taldea berriz bueltatzen da. Irailaren 14an plazaratuko da bere disko berria "Payola" izenburuarekin.

Aldaketa ugari bizi izan ditu azken boladan Berri Txarrak taldeak. Aitor Rubio baxujoleak taldea utzi eta honen ordez David Rodríguez baxujole bilbotarra sartu da, besteak beste Pilt, Rafa Rueda zein Gari kantariarekin zuzenean ikusi ahal izan duguna. Bestetik, talde nafarrak Roadrunner records diskoetxearekin plazaratuko du lan berria izango dena. Honakoa aldaketa nabaria izango da taldearentzat, aurreko 5 diskak eta DVD bat Gor diskoetxe nafarrarekin burutu dituztelako, "Berri Txarrak" (1997), "Ikasten" (1999), "Eskuak Ukabilak" (2001), "Libre" (2003) eta "Jaio.Musika.Hil" (2005) lanak hain zuzen.

"Payola" lan berria Chicagon grabatu dute, Electrical Audio estudioetan. BertanSteve Albini ekoizle ospetsuarekin lan egin dute. Rock independientearen munduan ezinbesteko izena da berea, Albinik besteak beste NirvanaPJ HarveyNeurosis edota Pixies bezalako taldeekin lan egin du. Gainera, "Libre" diskaren "Denak ez du balio" abestian bezala, Tim McIllrath (Rise Against) abeslariaren ahots bitxia entzuteko aukera izango dugu "Payola" barruan.

Diskoaren izenburuarekin jarraituz, esan "Payola" hitza Estatu Batuetan bai iparraldean zein hegoaldean komunikabideetan erabiltzen den hitza dela.Abesti bat irrati batean jartzearren fabore tratu bat eginez eta diru kopuru handi baten truke egiten den ekintzari deitzen zaio "Payola". Mundu mailako artista handi ugari daude diru kopuru handiak ordaintzen dituztenak komunikabideeetan eurek nahi duten abestia jartzeko, nahi duten beste eta nahi duten moduan erabiltzeko. Fabore tratu honi esker, diskoen salmentak eta artistaren publizitatea izugarri igotzen da.

 

Esan bezela, Berri Txarrak taldeko kideek, irailaren 14ean aurkeztuko dute "Payola" deituriko disko berria. Lan berria aurkezteko, kontzertuz beteriko bira antolatu dute Euskal Herritik eta hemendin kanpo baita ere:

* Irailak 04 - Santa Perpetua de la Mogoda (Barcelona)

* Irailak 05 - Sant Sadurní d'Anoia (Barcelona)

* Irailak 18 - Gijón - Sala Albeniz

* Irailak 19 - Eskoriatza (Gipuzkoa)

* Irailak 25 - Tobarra (Albacete) - Festival Aupa Lumbreiras

* Urriak 02 - Madrid - Sala People

* Urriak 03 - San Migel - Basauri

* Urriak 06 - Amiens Grand Wazoo + Burnings Heads

* Urriak 07 - Montreuil (Paris) La Pêche + Burnings Heads

* Urriak 08 - Nantes Le Ferrailleur + Burnings Heads

* Urriak 09 - Bordeaux Heretic club + Burnings Heads

* Urriak 10 - Nevers Bourges + Burnings Heads

* Urriak 23 - Terrassa - Sala Faktoria d'arts

* Urriak 24 - Banyoles - Barraques

* Urriak 31 - Cuenca - Sala Babylon

* Azaroak 06 - Zaragoza - Sala Casa del Loco

* Azaroak 07 - Iruña - Sala Tótem

* Azaroak 13 - Gasteiz - Sala Jimmy Jazz

* Abenduak 07 - Durango - Azoka Plateruena

Gotzon Uribe

2009, Iraila 01