Kukubel 2.0

Patxi Gaztelumendi

2007, Urtarrila 01
Arloa: Arteder

art36_1.jpg


art36_2.jpg

Antzokietan ageri da, baina kalean ere ardiekin ikusi dugu. Halako baten, bere txirularen doinuen atzetik joan, eta ardien magalean aurkitu dugu. Beragaz berbetan hasi eta istorio magikoetan murgildu gara gu ere. Interesgarria ematen du, antzerkian bezala bizitzan ere.

Kukubel, jakin dugunez neska artzain gazte bat zara... baina zein da zure historia?

Gaztetan umezurtz geratu nintzen eta auzokoen ardiak zainduz lo egiteko lekua, jana eta zeregina lortu nituen. Mendian egun osoan ardiak zaintzearekin batera txirulak egiteari hartu nion afizioa, txorien kantuak beraiek bezala jotzeko gogoarekin. Behin lamina batekin topo egin eta txirula magikoa oparitu zidan, berari esker mila oztopo eta egoera ikaragarri gainditu ditut eta baita mila festa eta parranda egin ere.art36_3.jpg

 

Artalde bat ere baduzu ezta?

Artaldea izatez ez da nirea, baina argi dagoena da inguruko ardi guztiek nirekin etorri nahi dutela, larreetan bazkatzeaz gain kristolako dantzaldiak egiten ditugulako txirula magikoa jotzen dudanean. Eta ardiak ere oso festazaleak dira.

Lagun batek esan digu txirula ere jotzen duzula?

Nola ez bada! Zuk txirula magikoa izango bazenu zer egingo zenuke ba? Play Station edo Txirula Magikoa aukeran jarri eta baietz zuk ere txirula aukeratu.art36_4.jpg

 

Euskal mitologiako agerpenak eta ipuinak omen daude Kukubelen istorio horretan, egia da?

Nire mundua, fantasia munduko pertsonaia eta istorioz beterik dago. Gainera onak eta txarrak, denak dira euskaldunak. Nire asmo bakarra aldika bada ere, zuek ere mundu horretan sartzea da. Mundu hori barnean eramaten da eta.

Mateo Txistu ikusi duzu aspaldion? Mateo Txistuk ikusi zaitu?

Ez dago Euskal Herri osoan Mateo Txistu baino footing gehiago egiten duen pertsonarik. Duela gutxi Eibar eta Gernikako mendietatik ikasi dute txakurren atzetik korrika eta txistuka.

Kukubel.com gunean Euskal Herriko haurrekin harremanetan zabiltzala jakin dugu.

Gure herriko gaztetxoekin harreman etengabean ari naiz beti, jada ardiekin baino gehiagotan mintzatzen naiz beraiekin eta egia esan esaten dizkidaten gauzak politak eta liluragarriak dira. Aste honetan Mauleko ume talde batekin solastu naiz eta beraiekin geratuta nago apirilaren 19rako, Valentziatik ere deitu naute. Kontatuko dizuet hango berriak.

Hurrengo hilabeteetan non ikusiko zaitugu?

Eibar, Gernika, Usurbil, Donostiako Antiguo auzoa, Valencia, Basauri, Bilbo, Maule eta Altzürükün ditut hurrengo hitzorduak.