BERTSOLARI filma

Iñaki Iturriotz

01-asieraltunatBidaia bat-bateko poesian, isiltasunean eta arte biluzian barrena, holan definitzen du Asier Altunak aurkeztu berri duen filma.1984. urtean egin zan bertsolariak izeneko filma.

Bertsolaritzatik abiatuta poesiara, inprobisaziora eta ahozkotasunera proposatzen dugun bidaia" Umorea eta ikuspuntu poetikoa euskarritzat hartuta, bertsolaritzaren inguruko hainbat gai jorratuko ditu Altunak dokumentalean, atzerrian eta Euskal Herrian bertan "euskara eta bertsolaritza badirenik ere ez dakiten ikus-entzuleei fenomeno horren berri emateko" helburuarekin. bertan, besteak beste.

Azken Txapelketa Nagusiarekin batera hasi zen film bat prestatzen eta orduko asmo hori dokumental dotore bihurtu du, abenduaren 13an Barakaldoko BEC-en jokatu zen Txapelketa Nagusian harturiko bertsolaritza irudiak, isiltasuna eta arte biluziaren inguruko hausnarketa bat da.

Euskal Herriko taula gainean bertso kantari dabiltzan hainbat aurpegi ezagun agertzen dira kamara aurrean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Sarasua eta Miren Amuriza bertsolariak, Joseba Zulaika antropologoa, John Foley ikerlaria.

Hala, euskara bezalako hizkuntza txiki batean komunikazio ekintza horren errotzea, bertsolaritzak testuinguru moderno honetan lortutako arrakasta, bertsoa entzutean entzuleen erreakzioa eta bertsolarien sormen prozesua nolakoak diren ikusiko dira.

 

 

Iñaki Iturriotz

2011, Urria 05
Arloa: Bertsoleku