Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoa tripulazio kide

Kontaizu

2019, Urria 07
Arloa: Big Bang

Pottoka belaontziaren itsas-ibilaldia: Getaria-Sevilla. Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoa tripulazio-kidea izan da eta bertatik bere iritzia partekatu du gurekin.

"Etorkizuneruntz proiektatzeko aukera izatea, hori da benetako zentzua ematen diona duela 500 urte gertatutako Juan Sebastian Elkanoren mundubirari lotutako gertaerak berrikusteari. Elkano 500 Fundazioarentzat Getariko itsasgizonaren historia –zein hura posible egin zuen gizarte, ekonomia zein teknologia testuingurua– berraurkitzearen helburua hau da: ezagutza berria sortu eta hau zabaltzea, 2019-2022 artean Fundazioak lankidetzan bultzatuko dituen hainbat ekimenen bitartez." Horrela laburbiltzen du Elkano Fundazioak bere proiektuaren helburu nagusia.

Lau etapatan banatutako itsas-ibilaldi hau, 1519-1522 urteen artean burutu zen espedizioaren abentura eta ziurgabetasunari egiten zaion keinua da. Baina batez ere hausnarketa bultzatzeko giroa eskaini nahi du. Itsasoaren handitasunaren aurrean gizakia kokatzea, eta hausnarketa bideratzea. Hausnarketa diziplina desberdinetako pertsonekin osatutako lau taldek egin dute. Etapa bakoitzeko tripulazioa osatuko duten pertsonen aniztasunak aberastu egingo du azken emaitza. Hona hemen taldekideak: June Ansoleaga, EITBko meteorologoa; Charo Tribis-Arrospe, irakasle erretiratua; Jose Mari Larramendi, antropologoa, Ana de Lara, itsas biologoa; Daniela Garreton, artista eta Panthalassa taldeko kidea; Joseba Argiñano sukaldaria; Emma Lira, National Geographic-eko kazetaria; Adrián Lamas, Afrikako proiektuen kudeatzailea Mundukide elkartean; Mari Paz Montesinos, Vértices plataformakoa; Virginia Garcia, Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoa; Ekai Txapartegi, EHUko filosofia irakaslea; Alejandro F. Aldasoro, idazlea eta bi aldiz finalista Euskadi Literatura Sarietan; Peyo Lizarazu surflaria; Iban Ayesta filosofoa; Manuel Parodi historialaria eta Felipe Apalategui kultura kudeatzailea.

Ikastolen Elkartea Aranzadi Zientzia elkartearekin arlo desberdinetan elkarlanean aritzen da. Virginia Garcia, astronomoarekin, DBH1eko "Oinak lurreak unibertsoan bidaiatzen dugu" unitatean proposamen didaktikoa lantzen ari gara hainbat ikastolatan eta ez dugu bere esperientzia bikain hau ezagutzeko aukerarik galdu nahi izan. Beraz, hona hemen belaontzitik zuzenean Virginiak bidali digun bideo-azalpena.

Eskerrik asko Virginia eta eskerrik asko Xabi bideo grabaketagaitik!