Sakelako erabileraren kontrolerako aplikazioak

Gorka Julio

2019, Abuztua 01
Arloa: Berba Bi

Gehiegizko konektibitateak, alde guztietatik, alerta argiak pizten ari da. Haur eta gazteen artekoan ez ezik, mugak jarri nahi dituzten helduek, bere buruak ere konektibitate horri lotuta sentitzen dute. Konektatuta ez egonagatik zerbait galtzearen beldurra edo abstinentzia adierazten dute, beraien bizi-kalitaterako eta pertsonen segurtasunerako arazoak sortuz.

Sakelako stressa

Gehiegizko konektibitateak, alde guztietatik, alerta argiak pizten ari da. Haur eta gazteen artekoan ez ezik, mugak jarri nahi dituzten helduek, bere buruak ere konektibitate horri lotuta sentitzen dute. Konektatuta ez egonagatik zerbait galtzearen beldurra edo abstinentzia adierazten dute, beraien bizi-kalitaterako eta pertsonen segurtasunerako arazoak sortuz.

Horren aurrean, sakelakoarekin dugun harreman hori kudeatzen laguntzen diguten jarrerak eta tresnak agertzen ari dira. Soluzio partzialak kasu askotan, baina arazoa mahai gainean jarri behar dela adierazten dutenak.

Googleko, Facebookeko eta Interneteko erraldoi handietako langile ohiez osatutako ingeniari talde batek, aplikazio hauen diseinuzko adikzio mekanismoak salatzen hasi dira. Aplikazioak garatzeko garaian, horiek gure arreta eta denbora erakartzeko diseinatuta daudelako. Diseinu horren helburua ez da aplikazioak bere funtzioak hobeto burutzea, funtzio horiek ezinbestekoak dira ahalik eta gehien aplikazioan trabatuak gelditzeko.

Tristan Harris softwarearen garapen etikoan ingeniaria da eta Time Well Spent izeneko mugimendu globalaren banderaduna. Teknologia nola eraikitzen den kontziente egin nahi du jendea, erabilerari buruzko erabaki hobeak har ditzaten. Humane Tech gunean, konpainiei eta pertsonei laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte, teknologia nola eraikitzen den ulertzeko, besteak beste, modu orekatuan nola erabili erabakitzeko.

Enpresak beraiek ere konturatu dira, oreka ezinbesteko baten beharraz eta orain Googlek adibididez, bere sistema eragilearen Android P bertsiotik aurrea Ongizate digitalerako funtzioak txertatuko dituela adierazi zuen.

Gehitutako tresna hauei esker, jasotzen ditugun notifikazioak, egiten ditugun desblokeo kopurua eta horiek guztiak kudeatzeko aukera ematen zaigu. Egunero gehien erabiltzen ditugun aplikaziok ikusi eta horietako bakoitzean pasatzen dugun denbora ere ikus dezakegu. Nahi izanez gero, aplikazioei denbora mugak eta notifikazioetan murriztapenak ezarri ditzakegu. Horretaz gain, sakelakoarekiko menpekotasuna murrizteko beste murriztapen batzuk ere ezartzeko aukera ematen du, esate baterako, gauean pantailako koloreak kentzea edo ordu batetik aurrera notifikazioak itzaltzeko aukera. Antzekoa egiten duten beste aplikazioak ere agertu dira, hala nola, Quality Time Android edo Moment, iOSentzat. Gehienek aukera hauek behintzat eskaintzen dituzte:

  • Kontrol panela dute: aplikazio bakoitzean igarotako denbora, jasotako notifikazioak eta eginiko desblokeoak ikusteko.

  • Gehienezko denbora mugak: tenporizadoreak ezartzeko aukera ematen dute.

  • Ez molestatu modua: notifikazioak itzali edo mugatzeko aukerarekin.

  • Wind down funtzioa: dizdira jaitsi edo aplikazioak kolorez aldatzen dira deskantsatu beharko genukeela gogorarazteko.

Sakelakoaren erabilera gehiegizkoari lotuta arazo oftalmologikoak ere agertzen ari omen dira, baina hori baino, beste arazo batzuk largiagoak dirudite. Royal Society of Public Health eta Cambridgeko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, Instagramen, Facebooken edo Snapchaten bi ordu baino gehiago ematen dituzten gazteak, antsietate eta depresio sintomak pairatzeko joera handiagoa dute.

Talde oso txiki bati lotutako ikerketa xumeago eta gertuago batean Mattin Solis Uitzik, korporazio handien boterea eta gazteengan duten eragina aztertzen saiatu zen, UEUk eta EHUk antolatzen duten HEZIKT berezko tituluko lan batean. 15-16 urteko hamalau gaztek sakelakoa zertarako erabiltzen duten neurtzen duen Quality Time aplikazioa instalatu, galdetegi bat bete eta 11 egunetan zehar jazotakoa bildu zuten. Esperimentua, taldean hasi aurretik jaso zuten informazioa eta jasotako datuen artean irakurketa kritiko batekin amaitu zuten.

Sakelakoa, batez beste lau orduz eta zazpi minutuz erabiltzen dutela ikusi zuten. Erabiltzen dituzten aplikazioen artean, Instagram, Youtube, Whatsapp, Netflix, Snapchat eta Twitter izan dira ordena horretan gehien erabilitakoak. Hasieratik zuten erabileraren pertzepzioa eta ondorengo errealitateak, bat ez zetozela ere ikusteko aukera eman zien esperimentuak haiei. Pribatutasunaren kezka ere agertu zuten eta kontrolatuak bizi direnaren iritzia ere zabaldua da askoren artean. Badakite baita ere, batzuek behintzat, sare horietan agertzen diren iragarkiek eragina dutela haiengan. Horixe aldatu egin nahiko lukete askok.

Aipatu ditugun aplikazioak partxeak dirudite, gure sozializazioa zeharo aldatu duten gailuaren aurrean. Kontzientziaziorako balio dute, hurrengo pausoa, kontrol gehiago eskuratzearena, gure esku gelditzen da.