Hologramak

Amaia Gutierrez

2018, Apirila 23
Arloa: Big Bang

Elorrioko Ikastolako ikasleek hologramak aztertu egin dituzte. Zer dira? Zertarako balio dute? Ondoren, bideoak eta piramide holografikoak egin dituzte! #STEMDiscoveryWeek

DBH1.zikloan geometria lantzen ari dira Elorrioko Txintxirri ikastolako ikasleek eta gaiarekin lotuta, sistematizatuta dagoen Zientzia Txoko atalean hologramak deituriko jarduera bat egin dute. Zer da holograma? Nola egin piramide holografikoa? Zertarako erabiltzen da? Nola sortu bideoa hologramak ikusteko?

Galderak erantzuteko momentua! Lehenengo eta behin geletako ordenagailuentzat piramide holografikoa sortu dute (piramide enborra, trapezioak, poliedroen garapena). Ondoren,materiala aztertu eta argi uhinekin gertatzen dena interpretatu. Azkenik, bakoitzak bere bideo holografikoa egiteko urratsak landu eta erabilera desberdinak identifikatu dituzte.

Begira!

 

@TxintxirrinZT