Twitter fenomenoa

Gorka Julio

sa40.jpg

Twitter komunikazio tresna berri bat da. Bertan momentuan egiten ari zaren adierazteko aukera ematen da baina 140 karaktereko mezuetan. Mezu horiek pribatuak edo publikoak izan daitezke, lehenengo kasuan zure lagunen barnean daudenak bakarrik ikusi ahal izango dute idazten duzuna, bigarren kasuan aldiz edonork ikusi ahal izango du zuk idatzitakoa. Era honetan zure lagunak zer egiten ari diren jakin ahal izango duzu edozein momentutan.

Zer egiten ari zaren? galderari erantzuteko jaio bazen ere beste hainbat gauzetarako erabilpen ere ematen ari zaizkio, informazioa hedatzeko beste bide bat, mikrobloging (blog batean egiten dena baina tamaina txikian) egiteko, ekitaldien jarraipena etab. Goazen ba zer den eta nola erabili daiteken ikustera.

Jarraitzaile eta lagunak

Twitterren erabiltzaile bakoitzak erabakitzen du zenek ikus dezakeen berak idatzitako informazioa eta zein informazio jarraitu nahi duen. Twitterren gauzarik interesgarriena iruten den lagun sarea da. Bi motako erabiltzaileak daude gure lagun sare horretan lagunak eta jarraitzaileak.

Lagunak: jarraitu nahi ditugun erabiltzaileak (berak idatzitakoa ikusi nahi dugulako). Beraiek gure lagun eskaera onartzen badute bere mezuak jarraitzeko aukera izango dugu baina onartzen ez badute berak igorritako mezuak ezingo ditugu irakurri baldin eta mezu hauek denentzako publikoak ez badira.

Jarraitzaileak: lagun izateko eskaera bat egin arren, lagun bezala onartu ez ditugunak.

Twitter.com webgunetik kanpo ere konektatuta

Zure lagunek idazten dutena jarraitzeko twitter.com webgunera sartzea da normalena baina twitter ez da horretan bakarrik gelditzen. Gure telefono mugikorra eta berehalako mezularitza bidez mezuak bidali eta jasotzeko aukera dugu.

Telefono mugikorra: aukerak atalaren bidez gure telefono mugikorra aktibatu dezakegu. Aktibatzeko web gunean azaltzen den telefono batetik mezu bat iritsiko zaigu gure mugikorrera eta erantzun ondoren zerbitzua aktibatua izango dugu. Hemendik aurrera gure lagunek zerbait idazten duten bakoitzean mezu bat jasoko dugu gure mugikorrean. Mezu guztiak edo zuzenean guri bakarrik bidaltzen dizkigutenak jasotzeko aukera eman daiteke (dohaineko mezuak jaso eta bidaltzeko aukera bikaina).

Berehalako mezularitza: Gure berehalako mezularitza zerbitzua (Gtalk, AIM, Jabber etab.) twitter@twitter.com erabiltzailea gehitu (web gunean ematen zaizkigun pausoak jarraituz) ondoren gure lagunen mezuak jasoko ditugu twitter erabiltzailearen bidez. Mezuak bidaltzeko ere aukera dugu horretarako twitter erabiltzailea gure lagun arrunt bat izango balitz bezala erabiltzea besterik ez dugu.

Twitter gure blog/web gunean txertau

Twitterreko goiko partean azaltzen den badge sakatuz gure blogean twitterreko gure zenbait informazio erakusteko aukera izango dugu. Horrela beste esparru bat gehiago gehitzen dugu, twitterreko web gunetik kanpo ere gu edo gure lagunek twitterren bidez esaten dutena erakutsiz.

  • Flash badge: hemen azaltzen den kode hau gure blog/web gunean sartzen badugu twitterren jartzen dugun azken mezua erakutsiko dugu bertan.
  • Javascript badge: Honen bidez gure twitterreko lagunen zerrenda erakutsiko dugu.
  • Friends timeline: Honen bidez aldiz, gure twitterreko lagunek idazten dituzten azken mezuak erakutsiko ditugu.

Twitterren inguruko hainbat aplikazio

Twitterren idazteko laguntzak

  • Twitterrific: Mac OS X aplikazio txiki bat Twitterren idatzi eta irakurtzeko.
  • Twitteroo: Windows aplikazio txiki bat Twitterren idatzi eta irakurtzeko.
  • gtwitter: GNU/Linux aplikazio txiki bat Twitterren idatzi eta irakurtzeko.
  • Twitterbar: Firefox nabigatzailearentzako gehigarri bat Twitterren idatzi eta irakurtzeko.

Beste tresna batzuk

  • Twittervision: Twitterreko erabiltzaileak zer esaten ari diren ikusteko aukera ematen dute mapa baten bidez.
  • Twitterfeed: Edozein jario (zure bloga adibidez) twitterrekin sinkronizatu bertako azken mezuak automatikoki idazteko.
  • Autotwit: Twitter mezuak prestatu eta denbora konkretu batean bidaliak izateko programatu.
  • Twitterverse: Twitterren zer hitz egiten ari den ikusteko web gunea.
  • Twitterment:Twitterren idazten denaren artean bilatu eta bi hitzen arteko agerpenen konparaketak egiteko gunea.

Twitterren antzeko beste tresna batzuk

  • Jaiku: Twitter baino funtzionalidade gehiago dituen tresna antzeko bat.
  • Triki: Twitterren oso antzekoa baina gazteleraz.

Jadanik badago euskal komunitate txiki bat twitter erabiltzen. Kontu bat ireki eta parte hartzen hasi. Animatu eta sartzen bazarete nire erabiltzailea teketen da.

Gorka Julio

2007, Maiatza 01
Arloa: Sarean