Punk musikari buruzko jardunaldiak unibertsitatean

Gotzon Uribe

bm46_1.jpg


Punkari buruzko jardunaldiak izango dira azaro eta abenduan zehar Euskal Herriko Unibertsitatean, mugimenduaren 30 urteak ospatzeko. Gauza jakina da Punk mugimendua azken hamarkadetan egon den korrote sozial indartsuenetarikoa dela. 80. hamarkada emandako eztanda hura –musikalki eta sozialki- gaur egun ere oraindik birziklatuta baldin bada ere ari da zer esana ematen. Musikari dagokionez Punkaren garaiko eraginetan oinarritzen diren hainbat talde berri aurki daitezke. Urrutiegi joan gabe Euskal Herriko hainbat gaztetxok garai bateko Eskorbuto, R.I.P edota Cicatriz moduko taldeak entzuten dituzte, garai hartan oraindik jaio ere ez zirelarik egin. Eta ez hori bakarrik, baizik eta punk musikaren inguruan sortu diren estilo nahasketak: ska, punk-rock, street-oi,… Honela, Punka den fenomeno soziala kontutan izanda eta honen inguruan idatzi diren liburu eta testu guztien ondoren, aipatu unibertsitatea ere hurbiltzen dela Punka mugimendu bezala aztertzera. Horrela, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) "Punk 1977 + 30" jardunaldiak antolatu ditu Leioako campuseko areto nagusian, hasiera "The Filth and the Fury" Sex Pistols ospetsuei buruzko dokumentalaren emanaldiarekin izan delarik. Punkaren 30 urte "ofizialak" aprobetxatuz, jardunaldiek kontrakulturaren historiaren une zehatz hura aztertu nahi dute. Gutxienez duela hiru hamarkada sortu zenetik, punkaren eragina bestelako alorretara zabaldu da, hala nola modara, diseinura, zinemara edota ikus-arteetara. Merkatuak azaleko alde hutsal batzuk berehala bereganatu dituen arren, aro digitalaren erdian, irizpide punk batzuek oraindik sasoian diraute, "zeuk egin ezazu", "etxeko teknologiak", "anti-copyright" eta bestelako auzi politikoagoek inoiz baino gehiago indarrean jarraitzen baitute. Jardunaldietan pelikulak, dokumentalak, hitzaldiak eta mahai inguruak egongo dira, eta abenduaren 19ra arte iraungo dute. "The Filth and the Fury" filmaren ondoren, The Clash taldeari buruzko "The Clash: Westway to the World" (2000) dokumentala ikusi al izango da, AEBtako hardcore mugimenduaren inguruko "American Hardcore" (2006) dokumentala edota "Ghost in The Shell" (1996) pelikula.

Abenduko egitaraua

-"No acepto! 1980-1990. Diez años de hardcore, punk, ira y caos" (2007). Abenduaren 13an. (Arte ederren fakultatean) Abenduan sartuta, Alberto Bocosek eta José A. Alfonsok landuriko "No acepto! 1980-1990. Diez años de hardcore, punk, ira y caos" (2007) DVDa aurkeztuko da hilaren 13an Arte Ederren Fakultatean. -“Salda ba dago?” (2002). Abenduaren 17an. Eriz Zapirain eta Iker Trebiñoren "Salda ba dago?" (2002) dokumentala emango dute abenduaren 17an. Biak ere Euskal Herriko hainbat talderen bideoklipak egin dituzte. -"Negación punk en Euskal Herria". Abenduaren 18an. Abenduaren 18an "Negación punk en Euskal Herria" hitzaldia eskainiko du Huan Porrah-k, ondoren "Artea eta Punk" gaiari buruzko mahai-inguruari izango delarik, Miren Jaio, Txema Agiriano (MEM), Mattin eta Oier Etxeberriaren partaidetzarekin. -"Euskal Herrian gaur egun, ba al dago Punkarik?". Abenduaren 19an. Abenduaren 19an beste mahai-inguru bat izango da, "Euskal Herrian gaur egun, ba al dago Punkarik?" izenburupean, eta Unai "Jevi" UG (Planet 77, HalaBedi irratia), Iñigo Munster (Munster Records), Mamen Rodrigo, Josu Zabala eta Niko Vázquez-en izango dira partaide moduan.

 

Gotzon Uribe

2007, Abendua 01