KEN ZAZPI Euskal talderik arrakastatsuena

Kontaizu

bm48_1.jpg


bm48_2.jpg

Diskogintza momentu latzak igarotzen ari den unean, Gernikako taldeak “Argiak” disko berriko 15.000 saldu ditu dagoeneko. Argi dago momentuko euskal talderik arrakastatsuena dela Eñaut Elorrieta buru duen taldea. Pop estiloa Euskal Herri osoan zehar zabalduz, aurreko diskoek zekarten arrakastaren usaina “Argiak” lan berriarekin berriz bermatu dute. Ken Zazpi taldeak errez harrapatzen du publikoaren arreta, jendearen unean uneko sentsibilitatean asmatzen duten konposizio bikainak moldatzen jakin izan baitu hasera-haseratik. Kantu sarkorrak, lelo disdiratsuak eta mezu konprometituak sortuz, ilusio bizigarri eta gogotsuak barreiatzen ditu Gernika aldeko taldeak, publikoaren artean. Taldearen egonkortasunak, bestalde, ziurtasuna eta sinesgarritasuna dakarzkio entzulearekiko, izaeran sendotasuna hala nola kantuen interpretazioan maila ezin hobea erakusten dituelarik. Beti ere pop musikaren eremuan murgilduta, Itoiz moduko euskal taldeen tradizioari Ingalaterrako pop musikaren eragina gehitu behar zaio Ken Zazpiren musikari. Euskaraz abesturiko hitzaei Coldplay, Oasis, Starsailor edota Muse moduko taldeen eragin nabarmena batzen zaie. Hala ere ez da imitazioan erortzen taldea, baizik eta pop musikaren tradizioari eutsi egiten dio eta honen interpretazio berri bat egiten du.

"Argiak" izenburu daraman bere laugarren lan honek, kanta zoragarri eta interpretazio kontundenteaz gain, berezitasun handi bat dakar: mundu mailako ekoizlerik ezagunenetarikoaren eskuetan utzi bait dute diskoaren produkzioa: Los Angeles herrian estudioa duen Rafa Sardina bermeotarra izan da diskoaren soinu paregabearen arduraduna. Disko berri honetan, kantu argitsuak, sentimentu sotilak eta prozedura profesionalak erruz batzen dira, Ken Zazpi taldearen izana finkatuz eta, beraientzat nahiz euskal musikarentzat etorkizun oparoa iragarriz. Ken Zazpi taldeko kideak honakoak dira: Eñaut Elorrieta: Ahotsa Igor Artzanegi: Baxua Jon Fresko: Bateria Iñaki Zabaleta: Teklatuak Beñat Serna: Gitarrak Jon Mikel Arronategi

Kontaizu

2008, Otsaila 01