Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko bertso ekitaldien berri ematen

2024 Arabako bertsolari Txapelketa

Urtarrilaren 28an hasi eta martxoaren 16ra bitartean burutuko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Martxoaren 16an izango da finala Gasteizko Printzipal Antzokian. 1982an jokatu zela lehen Arabako Bertsolari Txapelketa.Beraz 2024an beteko dira 40 urte lehen txapelketa burutu zela. Txapelketako lehenengo final laurdena urtarrilaren 28an jokatuko zen Izarrako Kultur Etxean eta amaiera martxoaren 16an izango du Gasteizko Printzipal Antzokian. Hiru final laurden, bi finalerdi eta finala. Final laurdenak, Izarra, Oion eta Laudion izan dira eta finalerdiak Aramaio eta Dulantzin jokatuko dira. eta finala Arabako hiriburuan. Araba osoko hemezortzi ari dira parte hartzen, duela bi urteko edizioko bost finalistak gehi 2023ko udazkeneko kanporaketetan puntuazioaren arabera lehenengo hamairuak. Guztira, hemezortzi bertsolari arituko dira final laurdenetan, hamabi finalerditan eta 6 sailkatuko dira finalerako.Orotara bost saio eta finala. Txapelketan Arabako 9 epaile dabiltza, eta hamahiru gai jartzaile.

Manex Agirrek irabazi du finalerako lehen txartela

Aramaioko finalerdian kantuan aritu ziren Eli Zaldua, Unai Anda Iñaki Viñaspre,  Ekaitz Samaniego, Manex Agirre eta Peru Abarrategi. Bigarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek eta bakarkako lana ganbarakoa izango da. Manex Agirre nagusitu zen 372 punturekin eta Peru Abarrategik, Iñaki Viñasprek egin zuten bigarren eta hirugarren. Atzerago sailkatu ziren Unai Anda, Eli Zaldua eta Ekaitz Samaniego. Asteburu honetan izango da hurrengo saioa, Dulantzin, bertako Kultur Etxean, eta kantuan arituko dira: Aitor Ugarte, Aroa Arrizubieta, Asier Otamendi, Izar Mendiguren, Paula Amilburu eta Xabi Igoa.

Gipuzkoako Eskolartekoaren XLIV. edizioa izango da 2024koa

Guztira 22 bertsolari arituko dira kantuan, 4 saiotan banatuta. Martxoaren 1ean hasita, lau kanporaketa jokatuko dira, ostiraletan. Finala apirilaren 12an izango da, Lasturren. Guztira 22 gaztek eman dute Eskolartekoan kantatzeko izena, eta horrela osatu dira saioak:

Martxoaren 1ean, Aizarnazabalgo Mikel Elkartean

  • Urko Arakistain
  • Jakes Etxeberria
  • Joanes Azpillaga
  • Suhar Gesalaga
  • Jare Antzizar
  • Kattalin Arabolaza

Martxoaren 8an, Andoaingo Kotoi Elkartean

  •  Xuban Urdailleta
  • Nikola Iraola
  • June Aiestaran
  • Jare Bengoetxea
  • Peru Alijostes
  • Eñaut Olarra

Martxoaren 15ean, Legazpiko Muruazpi Elkartean

  • Sustrai Goenaga
  • Amets Zubizarreta
  • Aratz Arzelus
  • Maddi Lasa
  • Araitz Ramos
  • Haritz Murua

Martxoaren 22an, Oiartzungo Girizia Elkartean

  • Egiar Otegi
  • Julen Olaizola
  • Lide Arregi
  • Danel Etxeberria

Kanporaketa guztiak bertso-afari formatuan izango dira, Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da apirilaren 12an Lasturko tabernan jokatuko den finalera, eta finaleko seikotea puntuazioz sailkatutako beste bi bertsolarirekin osatuko da.

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea ate joka

Aurtengo udazkenean jokatuko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako, baliagarria izango da Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea. 2024ko udazkenean izango da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da, udaberrian, apirilaren amaieran hasi eta ekainaren hasierara arte.

Badator Bizkaiko Taldekako txapelketa

Bizkaiko Taldekakoak laugarren edizioa izango du aurten. Bizkaiko Taldekakoa giro informalean eta jai giroan gauzatzen da, bere helburu nagusia baita bertsoaren ekosistema indartzea, besteak beste, bertsolari hasi berriei plazarako bidea errazteko asmoz. Kanporaketak martxoaren 15 eta maiatzaren 4 artean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finala, ostera, maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalarekin batera. Taldeak gutxienez sei lagunek osatutakoak izan behar dira: hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazioko kide bat.

 

Iñaki Iturriotz

2024, Otsaila 26
Arloa: Bertsoleku