Emmusikadas 2023 jaialdia Iruñan

Emmusikadas 2023 jaialdia Iruñan

Iruñan kokatua, aurtengo edizio berrirako jaialdi bihurtuta aurkezten da Emmusikadas. Aurreko bi edizioen ondoren, kontzertu ziklo formatuan egindakoak, aurtengoan kontzertuak, dantza, bertsolaritza, mahainguruak, elkarrizketa publikoak eta tailerrak batuko dituen jaialdia ospatuko da datorren Irailaren 14 eta 17 bitarte Iruñako Zentralen eta Burgos plazan.

Kartelean besteak beste Tanxugueiras, Ana Tijoux, Anari, Rodrigo Cuevas, MICE, Rebeca Lane edo Lia Kali moduko artistak aurkitzen ditugu, baita Irantzu Varela edo Andrea Momoitio kazetariak, hala nola sortzaileentzako lekua ere badagoen, bertan izango dira  Soy una pringada, Elvirus, Divina Comedia edo Albina Stardust besteak beste.

Jaialdiaren 4 egunetarako bonoak 65 euro balioko du eta irailaren 14 eta 15eko emanaldiak arratsaldez izango dira eta 16 eta 17an ospatuko direnak egun osoan zehar.

Jaialdiaren zuzendari artiskoa Nerea Lorón -La Furia- kantaria dugu eta nazioarteko artistekin batera bertoko sortzaileei lekua egin nahi izan die. Jaialdiaren filosofia eta ildo artistikoaren gorenean  jarri nahi izan dute feminismoaren ikuspuntua gaur egungo kontextu kulturalean, bertan emakumearen presentzia erdigunean jartzeaz gain eraldatzaileak diren diskurtsoak bideratu dituzte, historikoki ertzetan kokatuta ibiltzen diren artisten proposamenak erdigunera ekarriaz.

Jaialdiaren irudi estetikoa, Ardibeltz artista nafarraren esku egon da, bertako mugimendu sozialei lotua, erabilitako iruditegiaren bidez sortzeko beste modu batzuk goraipatzen ditu, ohiko jarrerak eta estereotipoak alde batera utzita. Era berean zoriontasunaren aldarrikapen bat azaleratu nahi izan dute.

Emmusikadas jaialdia hiru elkartek osatzen dute, batetik Mimosa Bulegoak eta Iruñako Zentral aretoak eta bestetik 2022an sorturiko Zentral Kultur Fundazioak. Ardats ezberdinak lantzen dituen elkartea da, batetik nafarroako artista, musikari eta sortzaileei babesa ematea,  kontzertuen programazioaren bidez hauei ikusgarritasuna emateko eta era berean etorkizunean proiektu ezberdinak garatzeko bekak sortzeko asmoa adierazten dute.

Publiko berrien sortzea ere bilatzen dute eta hirugarren ardats moduan kultura eta elkarbizitzaren sustapena dute helburu. Iruñako alde zaharrean kokatuta auzo eta auzokideekin elkarlanean sortu nahi dituzte proposamen ezberdinak.

Alor musikalari dagokionez, bertan aurkitzen dira besteak beste Lia Kali moduko artistak, non bere estiloa hastapenetatik reggae, jazz, soul eta rap doinuetan oinarritu da, Amy Winehouse bezalako artista ikonikoei omenaldia egitera iritsiz. Duela gutxi bere abestiak idazten hasi zen arren, Lupita’s Friends, Sofia Gabanna, Santa Salut, Elane, Hard GZ, Denom, Delaossa eta beste artista askorekin kolaboratu du dagoeneko. 

Baita, Rebeca Lane, zeinek bere jatorrizko herrialdean, Guatemalan, bizi izan dituen istorioen isla, rap erritmoan oinarritutako bertso gogoetatsu eta moldakorren bidez, estilo pertsonal eta bakarra sortu duen.

Christina Rosenvinge kantaria ere bertan izango da, hogeita hamar urte geroago, Rosenvingek "Que me parta un rayo (1992)" diskoa berreskuratu du. Gaur egun belaunaldiz belaunaldi aldatzen diren ereserki bihurtutako hamar abestiz osaturiko lana.

Beraiekin batera arituko dira ere Ana Tijoux hip-hoparen erritmoan protesta egiten duen abeslari txiletarra edota galiziako musika tradizionalaren bilakaeraren eraskugarri den Tanxugueiras taldea. 

Besteak beste Anari, MICE, Perlata, Safu, La Flaca edo Ekiñe moduko bertoko sortzaileak ere izango dira, baita “bertsobermuta” deituriko ekimena ere, non bertsoan arituko diren Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Onintza Enbeita, Maialen Belarra eta Andrea Momoitio.

Gotzon Uribe

2023, Uztaila 24