Agate Deuna, aspalditik datorren ohitura

Iñaki Iturriotz

2017, Otsaila 03
Arloa: Bertsoleku

Zorion etxe hontako denoi oles egitera gatoz /aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz / Ez gaude oso aberats diruz ezta ere oinetakoz /baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi dugu gogoz.

Urteko garai finko eta jakinetan kantatzen dira kopla zaharrak Kopla hauek oso entzunak dira otsailaren 4an. Ohitura zaharra da gurean baserririk baserri eske-koplak kantatzen ibiltzea baina gaur egun kalez kaleko ibilera berriagoak indartu diren arren gu atzera begira jarriko gara.

Badira aldatu ez diren ohitura batzuk. kopla zaharrak kantatzea, makilekin lurra jotzea erritmoa markatzeko, diru edo janari eskean ibiltzea, jantzi tradizionalekin janztea eta koplako bertsoak bakar batek abestea eta taldeak leloa.

Eder zeruan izarra /errekaldean lizarra.../Etxe hontako Nagusi Jaunak urre gorriz du bizarra ezaguna den kopla hau argi dago etxeko jaunari gustoko duen zerbait esatea dela, nota bezala ezagutzen dena. Etxeko jauna edo nagusi jauna moduan deitua zen garai batean hasieran aipatzen zena. Izan ere, koplak baserririk baserri kantatzeko koplariak eta kantatuko zuen baserriko bizilagunak ezagutu egiten zituen gehienetan. Koplariak duen errepertorioko koplak ordena finko eta jakin bat dute. Koplak ezin dira nolanahi kantatu, ordena zehatz batean baino.

Notak kantatzeko ordena bera ematen zen beti. Zaharrenetatik gazteagoetara doaz notak, batetik, gizonezkoetatik emakumezkoetara, bestetik. Lehenak notatzen direnak, beraz, hasiera baten ondoren, nagusi-etxekoandreak dira. Etxeko andrea zabala /leku oneko alaba / bidean gatoz informaturik esku zabala zerala.

Kasu ezberdina da alarguna, alkatea, apaizarena edo mutil zaharrarena. Oso gutxi abesten zaie. Dama nagusiaren edo dama gaztearen notek berezitasun apartekoa dute. Koplariak kopla-joko poetikoan bere burua eskeintzen zuen etxeko neskatilarekin ezkontzeko.

Adibidea: Udaberriko lore polita soro zelaian bezela / edergarritzat etxe onean ezagun dezu zaudela.
Hamaika gaztek begiratzen du zure gelako leihora/ zuk egin arte agur alairik ez goaz beste inora
.

Eskabidea noten ondoren datorrela esan dugu gorago. Behin kontu onak aipatu ondoren dirua edo jatekoa eskatzen da gizalegez. Ez dugu ahaztu behar ohituraren bat helburuetako bat dirua edo jatekoak lortzea zela.