Komikiak zientziaz jantzi dira

Hizkuntza zuzena eta estetika direla-eta, komikiak tresna baliotsua dira zientziaren ezagutza zabaltzeko; hori dela eta, komikietan zientzia nola erabili izan den dokumentatzen duen erakusketa antolatu du Artiumek, 2016ko azaroaren 17tik 2017ko apirilaren 1era arte, Mintetegi aretoa-Liburutegian.

Egiazkoak nahiz alegiazkoak izan, despistatuak eta atseginak, eroak zein jenialak… jakintsu asko izan dira komikietako protagonistak. Gainera, esperimentuek funtsezko eginkizuna dute superheroi askoren sorreran eta abenturetan. Komikiak askotariko gaien informazio-iturri dibertigarri eta motibatzaileak izan dira, eta gai horien artean zientziak toki garrantzitsua izan du. Une jakin batzuetan haietara jo izan da gazteenen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzeko.

Jakintsu ero, xelebre eta arretagabeak izan dira komikietako protagonistak, baina baita historiako zientzialari bikainenak ere. Batzuetan, aurrea hartu izan diote beren garaiari: Tintin-ek NASAkoek baino hamabost urte lehenago zapaldu zuen ilargia. Flash Gordon-ek, berriz, bideokonferentzia bat izan zuen 1937an. Baina egia da, orobat, komikietako zientzia fikziora hurbilduz joan dela zientzia, eta lehen ezinezkoa zirudiena gaur egun ez dela, jada, hain ezina.

Historian zeharreko hainbat pertsonaia aztertu dituzte, benetako zientzialariak, hala nola, Marie Curie, Charles Darwin, Albert Einstein, Richard Feynman, Rosalind Franklin, Galileo Galilei, Hedy Lamarr, Barbara McClintock, Lise Meitner, Isaac Newton, Santiago Ramon y Cajal, Bertrand Russel, Alan Turing zein fikziozkoak; izan ere, historiako zientzialari ospetsuetako asko komikietan baino ez dira existitu. XIX. mendearen erdialdean agertu ziren M. Cryptogame eta Docteur Festus. Ondoren, XX. mendean Lucifer Gorgonzola Butts,Tornasol, Profesor Franz, Profesor BacterioPanoramixReed Richards edo Doctor Manhattan ezagutu genituen. Eta haiengandik sorturiko super-boteredun super-heroiak ere agertu zitzaizkigun: Batman, Hulk, Capitan America, Spiderman, Emakume ikusezina, Octopus, Iron Man...

 

Informazio gehiago eta baliabideak:

http://catalogo.artium.org/dossieres/exposiciones/las-vinetas-se-llenan-de-ciencia

http://biblioteca.artium.org/Search/Results?lookfor=%22exposicion+ciencia+y+comic%22&type=AllFields&limit=10&sort=id_cero+desc

http://catalogo.artium.org/dossieres/exposiciones/las-vinetas-se-llenan-de-ciencia/recursos-en-linea

letrArt

2016, Abendua 26
Arloa: Arteder