KAOTIKO taldea

Gotzon Uribe

Gauza jakina da euskal gazteriaren artean Kaotiko taldeak duen arrakasta. Aurretik Kaos Etíliko taldean aritutako zenbait kidek osatzen dute taldea. “Adrenalina” deitzen da disko berria.

Taldea Arabako Agurain herrian sortu zen, besteak beste, La Polla Records taldearen herrian. Euren antzera, hauek ere punk-rock doinuak jorratzen dituzte non melodia eta gitarra sendoak nagusi diren. Soinu berezi eta berezkoa dute, distiratsua, sendoa, kementsua, mundu propioak sortzen dituena. Taldea 2000ko uztailean sortu zen, Kaos Etiliko taldea desegitean. Bateria eta kantaria zenak taldea utzi zuenean, Kaos Etilikoko beste hiru kide geratu ziren: Fonta (baxua), Aguayo eta Aguayiko (gitarrak). Hasiera batean taldearen desegitea izan zena, berehala bihurtu zen proiektu berri eta garrantzitsu bat Johny (ahotsa)  eta Xabi (bateria) taldera gehitu zirenean. Hala sortu zen Kaotiko, bi kide berri hauek lehengo beste hirurekin elkartzean.

"Adrenalina" diskoa patxadaz landutako lana da, bide onean doanaren uste osoarekin egina. Hamahiru kantu aurkezten dituzte, konposizio aldetik oso maila handikoak guztiak; barrutik erretzen dituzte kantuak, eta bere publikoari erantsi nahi diote beren berotasun suharra. Eszenatokian dinamika erakargarria aurkezten dute, irudi natural eta freskoa. Sinesgarritasuna transmititzen dute, suhartasuna eta fedea beren proposamenean.

Gotzon Uribe

2009, Urtarrila 07