Ibilaldia

Kontaizu

ika40_2.jpg

IBILALDIA: Balmasedan maiatzaren 20an ospatuko dena 29. edizioa izango da. 2007ko Ibilaldia Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolak antolatuko du. Leloa: “Geroaren deiadarra”. Gure leloa eta logoa Balmasedako mendi esanguratsuenean oinarritu da. Kolitza mendia, Bizkaiko deiadar mendietako bat izan zen eta bertatik dei egiten zen juntetara. Gure nahia, garai batean gure mendietatik egiten ohi zen antzera, deiadar egitea da; Balmasedan eta Enkarterrin euskararen alde ekin nahi duten euskaltzale guztioi dei egin nahi diegu, gure herria euskalduntzeko pausuak ematen eta Enkarterrin Ikastolako proiektu sendo bat eraikitzen lagun gaitzaten. Logoak Kolitzaren perfila markatzen du; bere tontorretik deiadarra sinbolizatzen dituen lau izpi ateratzen direlarik. Oinarri historikoa duen logo berria eta modernoa, etorkizuneko ikastolaren isla. “Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolak 2007ko Ibilaldia antolatuko du, Ibilaldia 07 Balmasedan!! Pozez betetzen gaitu Bizkaiko Ikastolen jai erraldoi hau gure herrian izatea. Bizkaiko lehenengo hiribilduan, Balmasedan, berezko garrantzia du Ibilaldia bezalako jai bat antolatzea. Gure moduko eskualde erdaldun batean, euskararen presentzia sustatzeko edozein ahalegina izugarri eskertzen dugu euskaltzaleok”. www.ibilaldia.net

Kontaizu

2007, Maiatza 01