Ikastolatik dator
Pirritx eta Porrotx, Xabier Zabala, Amaia eta Paxkalin Aire ahizpak, Eñaut Elorrieta musikalariak, eta Koldo Tellitu Ikastolen Konfederazioaren lehendakaria, kalejiran ibili dira Oiongo ikastolatik etorritako 3., 4. eta 5. mailako ikasleekin batera.
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunea izan da aukeratutako eszenatokia. Xirula eta danbolinaren doinuari jarraituta kantuan ibili dira elkarrekin.
1965. urtean sortu zen Gerediaga Elkartea eta urte berean I. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka egin zen. Aurten 43. edizioa izan da. Ikastolen Elkarteak urtero-urtero azokan bere produktuak eta zerbitzuen berri bisitariei eskaintzeko standa jartzen du eta aurten ere bertan izan da bere eskaintza oparoarekin. Harrera ona izan dute Ikastolen Elkarteko joko didaktikoek gerturatu diren bisitarien artean. Horrexegatik, Ikastolen Elkarteko txokotik pasatu diren guztiei zorionak eta eskerrik asko!!
Andra Mari Ikastolak eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteak IV. Ibilarte Marrazki Lehiaketa antolatu dute. Maiatzean, Ibilaldiak antolatu duen Ibilarte 08aren eskutik, antolatu da lehiaketa hau. Aurtengo Ibilarte, arte erakusketa, Bilbon ospatu zen, arrakasta handia izanez. Hainbat artista eta artelan ikusteko aukera izan genuen, gizarte guztietan bezala hainbat sentsibilitate eta aniztasun agerian utziz Euskara eta Euskal Kultura bultzatzeko helburuarekin.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- hur ›
- azkena »