Saihesten

Agurtzane Hormatza

Aupa denoi!!

Hona gatoz berriro ere zuoi zer edo zer interesgarria eskaintzeko asmoarekin.

Orain dela gutxi Asti Leku ikastolara joan nintzen  DBH-ko gazteekin saio batzuk egiten eta hantxe agertu ziren galderei bidean ematen nengoela pentsa izan nuen zuoi be informazio berbera luzatzea.

Eurek egindako galdera askok gaixotasunak eta haurdunaldiak zeuzkaten ardatz.Batez ere zelan saihestu genitalen bidez transmititutako infekzioak eta nahi gabeko haurdunaldiak.

Alde batetik genital bidezko infekzioen sintomatologia oso anitza da eta sarri asintomatikoa da, hau da infekzioa edota gaixotasuna daukagu eta denbora pasa arte ez dugu jakingo daukagun ala ez.Beraz gu babestea izaten da modu bakarra seguru egoteko.

Gehienetan infekzio horiek gure genitalen (zakila eta alua)mukien eta fluxuen bidez transmititzen dira, lagunaren genitalak, ipurtzulo, zauriak,ultzerak edota ahoaren isurien edota odolaren kontaktuarekin jartzen direnean.

Beste aldetik haurdun geratzeko obulu bat eta espermatozoide bat elkartzea baino ez da behar.Beraz, mutilak neskaren baginan isurtzen badu edota isurketa izan baino lehenago zakila ateratzen badu ere..haurdun geratzeko posibilitateak daude.

Egia bada ere, emakumeok obulatzen dugunean haurdun geratzeko sasoia izaten da baina zaila da jakitea zehazki zeintzuk diren obulazio egunak.Beraz zaila izango da jakitea noiz den haurdun ez geratzeko momenturik hoberena.

Gainera kontuan hartu izan beharko dugu emakume gazteen zikloa/hilerokoa oso aldakorra izan daitekeela,beraz obulazioa ere.Hori horrela da alde batetik hazten zabiltzatelako eta bestetik oso lotuta dagoelako emakumeon egoera emozionalarekin.

Ikusten duzuen moduan gaia korapilatsua da.

Egun infekzioak eta aldi berean haurdunaldian saihesteko moduak hauek dira:


- Kondoia edota Femidoia(neskaren kondoia) erabiltzea sarketa izateko(bagina-zakila)

- Sarketa izan ezik, oso gozagarriak izan daitezke bestelako joko erotikoetan murgildu.

Infekzioak saihesteko, aurrekoari gehituz:

- Kondoia ipurtzulotik edozer sartzeko ,eta baita felazioak (mutilaren zakila txupatzea) egiteko ere.

- Neskaren alua txupatzeko, kondoia erdibitu edo film gardena erabili. Aluaren gainean jarrita.

- Edo oso gozagarriak diren bestelako jokoetan galdu.

Irudimena apartako laguna da eta gure azala ezinbesteko laguna gozamenaren bidaian. Askotan tematu egiten gara bi jokabideetan eta ahaztu egiten dugu gorputz guztia zein jolasgarria,plazeragarria den … oso..pentsatzen dugun baino askoz ere gehiago … gozamena sentitzeko errezeptoreak gure azal osoan daude … beraz ikertzea bidaia zoragarria izan daiteke!

Besarkada handi bana

agurtzane

Agurtzane Hormatza

2013, Maiatza 29
Arloa: Jo ta jo