Audio formatoak

Kontaizu

2003, Urria 01
Arloa: Sarean

irrat2.pngEmisora bakoitzak formato jakin batean emititzen du, nahiz eta badiren formato ezberdinetan emititzen duten batzuk. Windows Media eta RealPlayer dira formatorik ezagunenak eta, gehienbat, irrati kate handiek erabiltzen dituzte. Derrigorrez programa berarekin entzun behar dira emisioak, jende askok erabiltzen ditu programa horiek irratia entzuteko baina formato horietan emisioa egitea garestia da. Irrati emisora txikien alternatiba merkea eta eraginkorra MP3 jarioa da. Emisora txikiek MP3 formatoan emititzen dute, Shoutcast edo Icecast programak erabiliz. Entzuteko, berriz, hainbat programa erabil daitezke. Windows plataforman Winamp dugu erabiliena baina badira beste asko, baita Linux edo Mac OS sistemetako ordenagailuentzat ere. Irratia.com euskarazko irrati digitalaren webgunean gure hizkuntzan azalduko digute Shoutcast jarioa nola entzun. Gure konexioaren arabera kalitate handiko edo txikiko jarioa entzun ahal izango dugu. Adibidez, 24Kbps konpresio maila altua da, AM irrati baten kalitateko soinua. Modem bidez konektatzen bagara ezin izango dugu hori baino kalitate handiagoko emisioa entzun. ADSLa badugu, ordea, 128 Kbps-tan konprimitutako emisioa entzun ahal izango dugu, ia CD baten kalitatekoa. Horrelako emisioak aurkituko ditugu yp.shoutcast.com aurkibidean. Kalitate onekoa aukeratuz gero munduko beste puntatik bidalitako emisioa entzungo dugu bertako FM irratia balitz bezala. -Softwareak: Real Audio http://www.real.com -Shoutcast entzuteko: Winamp (Windows) http://www.winamp.com XMMS (Linux) http://www.xmms.org MacAmp (Mac OS) http://www.macamp.com