Blogak eta bere aplikazioak

Gorka Julio

sa25.jpgBlogak, komunikazio tresna berri bat dira, ez teknologikoki baina bai duten jarraitzaile kopuruarengatik eta bere inguruan sortzen ari den fenomenoagatik. Hurrengo lerroetan blogek dituzten ezaugarriei buruz hitz egin, hauen aplikazio posibleak aztertu eta zuk zeuk blog bat sortzeko baliabideen berri emango dugu. Zer da zehazki blog bat?Blog bat web orrialde dinamiko sinple bat da. Bere berezitasunak hauek izan daitezke:

  • Blogean mezu bat argitaratzea oso erraza da, idazten badakizu blog bat editatzen jakingo duzu.
  • Mezuak orden kronologikoan azaltzen dira, hau da, azkenak lehenak dira
  • Mezu guztiak ezin direnez lehenengo orrian azaldu artxibategi batean gordetzen dira pasatako mezuak
  • Mezuetan bisitariek iruzkinak uzteko aukera dituzte, blogari eta bisitari arteko elkarrekintza handituz
  • Blogeko mezuak jario bitartez (ikusi aurreko kontaizu alea) jasotzeko aukera dago

Blog bat zer den dakigunez orain honen aplikazioak aztertuko ditugu: Blogak irakaskuntzanBlogak irakaskuntzan gazteak euren lanak entregatzeko edota motibatzeko tresna bezala erabili daitezke. Era honetan, gazteak motibatzeaz gain, teknologia berrietan heziko ditugu. Irakasleak lanak paperean entregatu beharrean blog batean zintzilikatzeko aukera eman dezake, era horretan gauzak automatikoki ordenatzen dira eta laguntza edo iruzkinak bertan egin ditzakete irakasle eta beste ikasleek. Euskal Herrian baditugu hainbat adibide:

  • IKTeroak -> Jakintza ikastolako irakasleek, lan ederra egin dute gazte talde batekin, beraien blog propioak sortu dituztelarik.
  • Iturrama DBH1 bloga -> Bertan, Iturrama ikastetxeko zenbait ikasleek irakaslearen laguntzaz, irakurri behar dituzten liburuei buruz hitz egiten dute, baita beraien irudiak igo ere.

Blogak komunikazio tresna bezalaBlogak beste komunikazio tresna bat izanik, elkarrekintza handiko komunikabide bat bezala erabili daiteke. Honen adibide garbienak:

  • Sustatu -> Askotariko informazioa aurkitu daitekeen arren, teknologiari buruzko informazioa asko lantzen duen komunikabidea da.
  • irratia.com -> irratia.com Bilbo Hiria irratian egiten den irratsaio baten interneteko bloga baino gehiago da. Zuzenean irratsaioa internetetik entzuteko aukeraz gain, podcast bitartez eskuratu eta entzuteko aukera duzu.

Blogak egunkari pertsonal moduraBlogak gure gogoetak plazaratzeko gune aproposa izan daitezke. Askotan gure gogoetak plazaratzeko gogoa dugu eta ez dugu lekurik aurkitzen, leku hori da blogak betetzen duena. Asko eta asko dira gaur egun euskal blogosfera deiturikoa osatzen dutenak:

  • Patxitrapero -> Patxitraperoren blogean blogari honen gogoetak, irudiak eta bideoak ikusi ahal izango ditugu.
  • Etiope bat martitzen -> Katixe blogariak martitzetik bere gogoetak eta ideiak azaltzen dizkigu oso era berezi eta ederrean.

Blogak enpresetanBlogak enpresetan erabiltzen hasiak dira, bezeroarekin harremanetan jartzeko, barne komunikaziorako, lan esparruan komunikazioa eta harremanak indartzeko etab. Euskal Herrian oraindik garatuegia ez den esparru bat den arren, laster ikusiko ditugu era horretako blogak, adibide batzuk ematearren.

  • Atai elkarte koperatiba -> Atai elkarte koperatibaren enpresaren bloga, non bere produktuei buruzko informazioa eskuratu dezakegu.
  • Baster alde jatetxea -> Jatetxe honen blogean bere zerbitzuak, informazioa, menua etab. ikusi daiteke. Gure bloga sortu Euskarazko blogak automatikoki sortzeko tresna badago Blogari.net. Tresna honetan blog bat sortzea oso erraza da. Webgunean sartu eta "sortu" dioen botoia sakatzen dugu. Ondoren, gure blogak izango duen izena eta pasahitza asmatzen ditugu eta jadanik gure bloga sortua izango dugu. Euskarazkoak diren beste blog komunitate batzuk ere badaude adibidez goiena.net eta eibar.org ezagunak. Hauetan blog bat sortzeko baimena eskatu behar da. Gazteleraz La Coctelera tresna arrakastatsua dugu eta frantsesez azken egunetan famatua egin den Skyblog tresna. Ingelesez tresna asko aurkitu daitezke. Batzuk aipatzearren, Blogger, Wordpress.com eta Blogsome. Euskaraz gero eta blog gehiago sortzen ari dira, zuk zeurea egiteko prest zaude? Gurekin kontaktuan jarri

Gorka Julio

2006, Urtarrila 01
Arloa: Sarean