IKTeroek irekitako bidea

Gorka Julio

sa36.jpgOrdiziako jakintza ikastolakozenbait irakasleren artean IKTeroak izeneko IKT talde bat osatu eta ekimen ugari eraman dituzte aurrera. Ekimen hauek zenbait sari jasotzera eraman dituzte, baina sari hauetaz gain, Interneteko euskal komunitatearen errekonozimendua ere jaso dute. Hezkuntza mailan jarraitu beharreko bide bat ireki dute eta artikulu honetan bide horren zenbait ekimen azaltzen saiatuko gara.

Blogak [zer dira?]

Jakintza ikastolakoak bere IKT plana garatzen ari dira eta beste hainbat egitasmoren artean zenbait blog sortu dituzte. Hauek dira hauetako batzuk eta beraien azalpen labur bat.

  • IKTeroak: IKT taldearen bloga. Bertan egiten dituzten ikerketa, ekimen, aurkikuntza, berri, etab. ematen dituzte aditzera. Era berean, jendearen iritziak jasotzen dituzte, blogetan idatzitako mezuei egindako iruzkinen bidez.
  • Euskaljakintza: Euskara ikasteko erabiltzen duten bloga baino askoz gehiago. Euskarazko tresna, baliabide, jarduera, arau, manualen biltegi izugarri bat da. Bertan DBH2ko ikasle eta irakasleak parte hartzeaz gain, ikastola utzi duten ikasleek ere idazten dute.
  • Englishjakintza: Euskaljakintzaren antzeko bloga baina hau ingelesa ikasteko. Bertan ingelesa ikasteko zenbait baliabide daude eta honen helburua ikasleek beren ingelesa hobetzea da. Azaltzen duten bezala, barkatu akatsik egiten badute baina ikasten ari dira... hori bai beraiekin praktikatzeko deia egiten dute.
  • Jakinstein: Fisika ikasten laguntzeko bloga. Baliabideak eta informazio interesgarriak elkarrekin trukatzeko baliagarria den bloga da hau.
  • Ordizia:Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen bloga da. IKTen erabilera sustatzeaz gain, ondorengoak dira euren helburuak: Interneten aurki daitezkeen baliabideak lan-tresna bezala ezagutzea, arriskuak identifikatu eta ezagutzen laguntzea, jakin-mina sustatzea, ikasleen autonomia eta ardura indartzea, lan kooperatiboa bultzatzea eta jasotzen duten informazioaren aurrean iritzi kritikoa garatzea.

Wikiak [zer dira?]

Beraien zenbait ekimenetan wikiak erabili dituzte, adibidez euskararen irakaskuntzan. Baina wikien bidez egindako ekimen interesgarrienetako bat TiddlyWiki eta ccTiddly tresnen bidez ikasleek koaderno elektroniko moduan erabiltzea izan da. Ekimen honen bidez, ikasleek bere lan koadernoa koaderno elektroniko bilakatu dute eta interneten jartzeko aukera izateaz gain, tresna honek tiddlywikia USB batean eramateko aukera ere ematen du. Gainera, egindako moldaketa bati esker, funtzio matematikoak ere idazteko baliagarria da. Wikien inguruan ere Wikipedianzenbait ekimen egin behar dituzte, beraz seguraski laster ikusiko dugu beren lana entziklopedia libre handienean.

Webquestak

Ikasleek burutzen dituzten ikerketa-jarduerak dira, ikasle bakoitzak zeregin bat du bilaketa prozesu horretan eta normalean Internet erabiliz ikerketa prozesua aurrera eramaten dute. Webquestaren bidez ikerketa-jarduera hori aurrera eramateko sarrera, atazak, prozesua, ebaluazioa eta ondorioak zehazten dira eta ikasleek bere kritika gaitasuna martxan jarri behar dute aurkitzen duten informazioa ebaluatu, laburtu eta zehazteko, besteak beste. Euskaljakintzan phpwebquestwebquestak egiteko sistema itzuli zuten irakasle eta ikasleen artean, eta horretaz gain, noski zenbait webquest ere egin dituzte.

Webquest bat egin nahi baduzue, jarraitu beraiek sortutako tutorial hau. Atalez atal jar daitekeenaren inguruko informazioa ere hementxetopa dezakezue.

Beste tresna eta ekimen batzuk

IKTeroek beste zenbait tresna ere erabiltzen dituzte eta ikastola osoaren alfabetizazio teknologikoan hasiak dira.

  • flickr: Irudiak igotzeko tresna hau erabiliz, irudiak gorde eta elkarrekin trukatzen hasiak dira ikasleak.
  • del.icio.us: Tresna hau ere erabiltzen dute. Honen bidez, interneten aurkitzen ditugun gune interesgarriak gorde eta beste erabiltzaileekin parteka ditzakegu era errazean.
  • Moodle: Moodle e-learning plataforma bat da. Internet bidez, ikastaroak eman eta jarraitzeko aukera ematen dituen tresna sorta izugarria du. Hau erabiliz, euskara ikasteko ariketak eta beste hainbat tresna jarri dituzte denon eskura, helbide honetan.
  • Irakasleak ikasle: ikastola osoaren alfabetizazio teknologikoan hasiak dira, oraingoan irakasleen txanda iritsi delarik. Irakasleek beraiek eskaturik zenbait tresna teknologiko ikasteko ikastaro bat prestatu eta ematen ari dira.

Bukatzeko, IKTero taldearen partaide baten hitzekin amaitzea baino hoberik ez dago, manifestu antza hartzen duten hitzak dira, beraien ikuspegiaren adierazle garbiak: Konpromiso irmo bat hartzen dut Euskal Herriko Hezkuntza Sistemaren "mitxelinak" eta "armiarma sareak" kentzen saiatzeko. Ez nago prest beti kexu azaltzeko, akziora pasako naiz. Euskal Hezkuntza Sistemako eragile guztiek, hala sare publikakoek nola ikastolakoek nahiz gainontzeko kontzertatuek pauso sendoak eman beharko dituzte, behingoagatik, EUSKAL HEZKUNTZAREN SAREA osatzeko. Hori egin ezean, ez dut atsedenik hartuko hori salatzeko eta dagozkion foro eta esparruetan agerian uzteko.[mezu osoa]

Gorka Julio

2007, Urtarrila 01
Arloa: Sarean