"Sarie lortzeak ez nau poeta egin"

Kontaizu

azkena.jpg

  • Olatz Ibarluzea bertsotan dabilen 16 urteko neska mungiarra da.
  • Aurtengo Urruzuno sariketako irabazleetariko bat izan da.
  • Sari bi irabazi ditu poesian, gizartearen metafora bat idatzi dau bertsotan ironiaz baliatuz eta, beste sorta heriotzari buruzkoa izan da.
  • Bere burua juergazale definitzen du eta Eskoziatik etorri berria da beste gainontzeko irabazleekin batera.

 

Manex Sagarna

Igorrekoa 2003ko BBK Sariketan lehenengo geratu zen taldeko kidea.

GAIA: Kurtso hasiera DOINUA: GARAI BATEAN

Uda luzea izango balitz Disfrutatzeko sikira Tamalez orain liburuetan Jarri behar nire mira Hasieratik hurbildu gara Irakasleen harira Enbido beti handira Maisu guztien distira Gurasoei esan bezala Ahalegindu behar tira Ia iazko oso ondoak Bikain bihurtzen badira Hasierea hain da benetan itsusi eta gogorra eguneroko lana ei dogu ikasle danon alorra ebaluaketak hurbil daukoguz bero-beroan motorra txuleta batekin zorra nire izar iheskorra lelokeriek aparte itxiz nire ekintza bizkorra azterketetan erakusteko nire balizko altxorra

 

Noiztik ari zara bertsotan eta ze sariketatan hartu dozu parte orain arte?

Seigarren mailan hasi nintzen Jon Lopategigaz eta, gero klasetik kanpo talde baten bildu eta bapatean hasi nintzen nahiz eta orain arte bertso eskolan ibili Jon Lopategigaz batera. Behin egon naz eskolarteko bertsolarien txapelketako finalean eta iaz BBK sariketan be parte hartu neban. Honez gain idatzizkoetan be parte hartu izan dot batzutan sariren bat irabaziz.

Zerk bultzatu zaitu Urruzuno sariketan parte hartzera?

Ez dot arrazoi berezirik izan. Idatzita eduki nebazan eta sariketaren barri izan nebanean bidaltzea erabaki neban nahiz eta iazko urtean ere sorta bat bidali neban.

Bertsolari edo poeta moduen ikusten duzu zure burua Urruzunoko saria irabazi ostean?

Ni bertsozalea naz eta gustura egiten dot bertsotan. Noizean behin zer edo zer idazten dot, baina ez naz bertsolarie edo poeta. Sarie lortzeak ez nau poeta egin, baina gogoa emon daust aurrera jarraitzeko.

Ze asmo dituzu etorkizunera begira bertsoen inguruen?

Momentuz aurrera jarraitzeko asmoa dekot. Bertsolari izatera heltzen ez banaz be, bertsoen inguruen, bertsoen saltsan ibiliko naz.

Amaituteko bota eizu bertso bat ikasle gazteak idaztera animatzeko

Gutunazal batean Sartu nebazan nik Lau poesia lerro Fundamentu barik Hor ibili naz Gales Ta Eskoziatik Benetan merezi dau Adiskideengatik.Iñaki Iturrioz

PUNTUKA

 

GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Irailaren 26an hasi zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Guztira, 71 bertsolarik, zahar eta gaztek hartuko dute parte hasieran lau bailaratan jokatuko den Txapelketan. Udazkena aurrera joan ahala, 8 bertsolarik lortuko dute txartela Abenduaren 14an Irungo Artaleku kiroldegian jokatuko den finalerako. Bertsolarien maila ona azpimarratzekoa da Maialen Lujanbio Euskal Herriko txapeldunordea eta Aitor Mendiluze besteak beste txapelketan izango direlako Jon Martin edo Nerea Elustondo bertsolari gazteekin lehian.

Kontaizu

2003, Urria 01
Arloa: Bertsoleku