“Sarasua eredutzat hartuz, gazteleraz kantatzen amaituko nuke”

Kontaizu

2004, Uztaila 01
Arloa: Bertsoleku

bl09_01.jpg

  • Jone Uria. 14 urteko algortarra.
  • Algortako Bertso eskolako partaidea.
  • 2004. urtean Eskolarteko Sariketan bat-batean txapeldun Bizkaian eta txapeldunorde Euskal Herrikoan.
  • Bertsotan egitea gustuko du eta baita ere mendira joatea eta lagunekin egotea.

 

Jone Uria

San Nikolas ikastolako ikaslea.14 urte. Uda aldean pasatzen dugu ahal denean edarto hondartzen edo beste edonon Eguzkitan bapo-bapo Beroarekin nahiz ta agian Batzutan pasatu txarto Uda heltzeko beti zain daude Hainbeste ganorabako Udaz aparte garai honetan Oporrak datozelako Behingoz betiko gurutzatuta ikastolako atea Irakasleek emango dute Denbora baten bakea Bi hilabetez apurtuko da Guk ikasteko katea Jaietarako garai honetan Beti daukagu tartea Hori izanda nor ez luke nahi Beti uda izatea? Eta planen bat azaltzeko be Nire garaia heldu da Sarri askotan animatu nahiz Jakina bertso kantura Nik uda honi eman nahi diot Uda onaren itxura Bertso giroan beti egoten Naizenez oso gustura Udalekutan pasatuko dut 2004ko uda.

 

Bizkaian txapela lortzeak zer esanahi dauka zuretzako?

Egun horretan zorte ona izan nuela eta ondo aritu nintzela, eta pentsatu nahiko nuke beste egunetan ere horrela kantatzen dudala.

Nola joan zen Mungiako eguna?

Goiza, saioa barrutik, behintzat, nahiko arin eta ondo joan zen. Beste urte batzuetan luzeagoa iruditu zait, agian kanpotik luzea izan zen baina ez zitzaidan aspergarria iruditu. Arratsaldean, agian, ofizio gehiegi izan ziren baina ondo egon zen. Kartzela ere polita izan zen

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketatik Euskal Herrikora salto handia al dago?

Bizkaikoan maila parekatuagoa egoten da, Euskal Herrikoan diferentzia egon ohi da probintzia batetik bestera, hala ere, ez dago salto handirik, niretzat behintzat ez.

Zein bertsolari dira zure ereduak?

Eredu, agian, Fredi, Xabi eta Lopategi, nire maisu direlako eta dakidan guztia beraiek irakatsi didatelako. Baina txikitatik gehien gustatu izan zaizkidanak Peña eta Sarasua izan dira. Gauza da orain Sarasua hartuko banu eredutzat gazteleraz kantatzen amaituko nukeela.

Algortako bertso eskolan neska asko zaudete. Nola eman da kasu hau?

Badirudi gero eta neska gehiago sartzen ari garela bertso munduan, baina esaten dute adin batekin utzi egiten dutela denek, espero dut guri holakorik ez gertatzea. Gure bertso eskolan neska asko bagaude kasualitatea izango da, ez genuen denok batera erabaki bertsolaritzan sartzerik bertso eskolan ezagutu baitugu elkar.

Udan saio ugari izaten ditu bertsolari batek. Zure kasua al da?

14 urte ditut. Noizean behin kantatu izan dugu saioren batean, nahiz eta agian osorik ez izan. Aurten, agian, iaz baino gehiago kantatuko dugu, baina orain bertso saio asko izango bagenitu, zer egingo genuke geroago?

PUNTUKA

Ekainaren 19an, larunbata jokatu zen XVI. Euskal Herriko Eskolarteko txapelketaren finala Mungiako pilotalekuan. Goizeko 11:00etan hasi zen txikien txanda. Hamabi parte hartzaile izan ziren, herrialde desberdinetakoak, Jone Uria algortarrak eta Aitor Beitia bermeotarrak ordezkatu zuten Bizkaia. Bazkalostean, ostera, handiak izan ziren kantuan. Hamaika parte hartzaile guztira, Josu Martinez bilbotarra eta Jon Agirre zornotzarra Bizkaitik. Partehartzaile denak izan ziren sarituak. Txikiak asteburu bat Iparraldean eta handiak berriz, aste bete Parisen eskuratu zuten. Irabazleak Maddalen Arzallus hendaiarra txikietan eta Beñat Gaztelumendi Añorgarra handietan. Aipagarria, Jone Uriak lorturiko bigarren postua.