“Bertsoa bizimodu bat dala esango neuke”

Kontaizu

2004, Abuztua 01
Arloa: Bertsoleku

bl1_1.jpg

  • 20 urteko mungiarra.
  • Itzulpengintza ikaslea, datorren urtean kanpora doa, Kanadara.
  • Eskolarteko sariketetan aritua eta Eskualdekako Txapelketan txapeldun Ipar Uribegaz.
  •  

 

Oihana Bartra

20 urteko bilbotarra

Euskal Filologia ikasten du Deustuko Unibertsitatean

Gaia:

Udako Parrandak Garai hontan gazteak gauaren bezero juerga orduak mila lo orduak zero kuadrilak eta dantza egunean edo txosnak ta kontzertuak edonon gauero anbientea bero milaka endredo hainbat kontu ero baino ezin espero uda eta parranda juntau ezkero. Alde batera itziz pena eta mina geureganatzen dogu giro arina hobe beti horrela egongo bagina bizitza hobea izango litzake, jakina! ahaztu ezina une atsegina juergarako grina parranda fin fina beti diferentea eta bardina.

 

Ze lotura izango duzu datorren urtean bertsolaritzarekin?

Ez dot uste lotura apurtuko dodanik. Ezin izango dot txapelketan parte hartu baina ziur internetez jarraituko dotela eta bertsolari laguneri be galdetuko dautsiedala. Animoak be emango dautsiedaz ahal dan neurrian. Kanpoan bakarka egin beharko dot eta igual kartaz be erantzun leike nonok. Ea nor animatzen dan!

Bertsoak itzultzen izango al duzu lanik?

Ez dot uste bertsoak itzultzen lanik edukiko dodanik. Montrealen badago Euskal Etxea eta han itzuli beharrik ere ez! Dana dala, seguru bertsoa zer dan zenbat gura bider azaldu beharko dodala. Zertan ibiltzen nazen eta nire afizioak zeintzuk diren galdetzen deustienean bai behintzat.

Bizitza azaltzeko modu bat al da bertsolaritza?

Galdera sakona! Bertsoa bizimodu bat dala esango neuke! Bertso zaletzen garen momentutik eta bertsotan hasten garenetik giro jakin bat, jende multzo jakin bat... azken finean bizimodu jakin baten sartzen garela argi dago. Bizitzeko modu bat da bertsolaritza, era desberdinetara bizi leike eta bizitzea be azaldu leike. Ez gabiz ala bizitza inprobisatzen?

Bertso afariak ala bertso poteoak gurago?

Bietan egoten da giro ona. Desberdina baina ona. Gurago poteoa, jendean joan etorriak gai gehiago ematen dau eta beti dago kantuen animatzen dan besteren bat. Dana dala afarietan be ondo pasatzen da.

Bertso saioetan parte hartzeari ala irabazteari ematen diozu garrantzia?

Ja ja ja! Parte hartzea dala garrantzitsuena esan behar da honelakoetan ezta? Eta halantxe da bai, baina danori gustetan jaku txapeldun izatea! Egindakoaz konforme gelditzea da gakoa!

Neurri luzeak ala laburrak?

Bakoitza bere momentuan. Laburretan hobeto moldatzen nazela esan behar dot, luzeetan ibiltzeko praktika eta maila handia behar baita.

PUNTUKA

Gauez ere bertsotan. Txapel bete bertso ekimenean parte hartzaile izan diren guztiak elkartu ziren uztailaren 16an. Bertsolari, gai jartzaile, antolatzaile... egin zuten topo Markina erdigunean dagoen frontoi txikian. Arratsaldeko 18:00etan hasita ibili ziren taberna ezberdinetatik zehar, bai triki-bertso, alboka poteoan. Eskualde guztiak izan zuten ordezkaritza afarian eta afariaren ostean Markinako jaiak zirela aprobetxatuz tabernetara hurreratu zen berriro ere jaia. Txapel bete bertson bezala, bertsoak tabernetan kantatu ziren eta ondoren egarria ere tabernetan asetu zuten bertan bildutakoek. Tabernatik tabernarako bidea Algortako albokari- bertsolari batek alaitu zuen. Goizeko lehen eguzki printzak bertsoak agurtu zituen uztailaren 17an.