“Nik marketan dodaz nire helburuek iñori begitu barik”

Kontaizu

2004, Urria 01
Arloa: Bertsoleku

bl11_01.jpg

  • Jurek Ziemkiewicz 16 urteko zeanistarra.
  • Mendien dauen herri txiki baten bizitzeak, mendire joaten asko bultzatu dau.
  • Geldi egon ezin den mutil bat dala diño.
  • Bertsotan 2003ko eskualdekako sariketan txapelduna da.

 

Ikasturte hasiera

Arrate Illaro – Betiko ikastola – Leioa DBH 4.

Doinua: Agur sagar beltzaranIrailagaz batera bukatu da uda askoren amesgaizto zaharra heldu da ingelera, euskera gizarte, natura gai denak sartu behar nork bere burura gainditu beharreko azken abentura. Goizean goiz esnatu beharra aurrena irakasleen txapak entzunda hurrena astelehenero hartuz ikasgaien trena nahiz azterketek sortu horrenbeste pena umoretsu hastea ez al da onena? Kurtsoa luzea da ta patxadaz hartu kontu txarren artean gustukoak sartu ikasi beharrean ez gaude lau katu zer egin behar dugun ez inork ukatu kurtsoa ondo hasi hobeto bukatu.

 

Noz hasten da zure bertso kurtsoa, institutukoarekin batera?

Zeanuriko eskolan ibili naz luzaroan, seigarren mailararte, eta bertan azkenengo urte bietan bertsolaritzako ikasgaie izaten gendun. Han sortu zan nire bertsoenganako interesa. Institutoan hasi nintzen bapatean abestuteko gogoakaz eta ordutik hona era barean nabil, gogotsu.

Bertsolaria eta polakoa. Nahaste ez ohikoa ezta?

Ez da bape ohikoa Jurek izeneko bat bertso kantetan ikustea, eta polako bat gutxiago. Nik Jurek ikusten dot kantari, polakorik ez oraindiokorren.

Ze plaza izaten dozu urtean zehar bertsotan egiteko?

Ni ez naz plazarik plaza asko dabilen bertsolarietakoa. Urtean hainbat saio egiten doguz eskola batzutan, umeak publiko ona baitira, txalo eta barre asko egiten daurie. Jaien batzutan be abestu dot eta horretaz aparte baite be eskolarteko zein eskualdekako txapelketatan.

Nor edo nortzuk dira zure bertsolari ereduak?

Ni ez naz eredutzat buruan baten bat eukiten dauen horietakoa. Normalean nik marketan dodaz nire helburuek iñori begitu barik. Bertso munduen badago jendea bertsotan euren bidea egin daurienak, eurek eginikoa ikusi eta ikastea da onena. Bertsolari bakoitzak daukan onena hartu behar da, holan danak amaitzen daurie eredu izaten.

Kantetan azkar hasteak ze abantaila dauka? Eta desabantaila?

Bertsoa gero eta azkarrago abesten hasi, entzulegoarentzat saioa entreteniduagoa da. Arintasune emoten dautso saioari, eta hori askotan bizitasuna emoteko ondo dator. Arin kantetan hastean akats gehiago egiten dira. Hor neurtuten da bertsolariaren neurria, zenbat eta arinen hasi kantuan bertso on bategaz.

Txapelen bat lortuz gero nori eskainiko zenioke?

Txapela oso urrin ikusten dot. Apurka apurka etorriko dira lorpenak eta txapelen bat lortuz gero hori lortzen lagundu deustienari eskainiko neuntzien, bertso kantetan erakutsi daustienari eta zelan ez, hainbetste arrasti alkarregaz abestuten pasau dogun guztieri.

Neskengana bertsotan ala berbaz hurreratzen zara?

Nesken batengana hurbiltzean mutu geratzen naz normalean. Zeozer esatekotan berbaz esaten dot, nahikoa kostetan jata holan be. Bertsotan eginez gero poto egiteko arriskue dau, neurriz kanpoko hitzak sartzea... hobeto da seguruagora joan. Behin neska ezagutuz gero jauzi leike bertsoen bat baie praktiken ipinita daukat bertsoen bidea eta ez dau ematen berbazkoak baino emaitza hoberik.

PUNTUKA

 

Bizkaiko bertsolari txapelketa 2004

Urriaren 10ean Munitibarren hasiko dira Bizkaiko txapelketaren kanporaketak. Kanporaketa hauetan, hogeita hamar bertsolari ibiliko dira kantuan. Kanporaketa honetan parte hartuko dute udabarrian eginiko eskualdeetako parte hartzaileek zein inoiz Bizkaiko finalean egoniko bertsolariek. Munitibar, Arrigorriaga, Gernika, Gatika eta Zeanurin jokatuko dira saiook, eta haietan puntu gehien lortzen dutenek finalaurreetara pasatzeko aukera izango dute.