Bertsoa bertsolarion pentsamenduen espillue da

Kontaizu

2004, Azaroa 01
Arloa: Bertsoleku

bl12_01.jpg

  • Amaia Uribe, 19 urteko forutarra
  • Ikus-entzunezko komunikaziñoa ikasten dau Leioan
  • Eskualdekako eta eskolarteko gazteen txapelketetetan partaidea
  • Bizkaiko txapelketa nagusiko parte hartzailea. Zeanurin kantatuko dau zemendiaren 7an.

 

Beñat Vidal, 18 urte

Gaia:

Egun bat eman duzu ezer jan gabe.Anaia daukat kartzelan eta egoera da zatarra jadanik ere gainditua du nire pazientziaren marra egun osoa pasatu da ta nago gosetu samarra pixkat pentsatzen jarri ta gero ez ote da zoritxarra eskubideak behingoz lortzeko jan gabe egon beharra Menu bat ere pentsatua dut albora utzita pena indaba batzuk jan nahi nituzke ta txuleta bat hurrena baina berriro daukat buruan nire anaiaren lema errespetatu dezaten behingoz berak eskatzen duena hori izango baita niretzat postrerik eta onena Jan barik jada badaramatzat hogei ordu eta piko eta nirekin batera ere hainbat neska ta mutiko halan da ere jarraitzen dugu gure borrokagaz tinko ta behar bada egongo gara hemen jan gabe betiko helburu danak lortu artean guk ez baitugu etsiko

 

Eskolarteko txapelketatik Bizkaiko txapelketa nagusira ze alde somatu dozu?

Eskolarteko txapelketan, adin beretsuko jendeak parte hartzen daben lez, finalean dagozan parte hartzaileen artean ez da alde nabarmenik egoten, ez behintzet, txapelketa nagusien dauan bestekoa. Beste alde batetik, Bizkaiko txapeleketan presiñoa handiagoa da, jende gehiago mogiduten daben lez, zeure burue postu onean itxi gure dozulako bertsozalean aurrean. Esan leike, eskolarteko txapelketea lagun artekoagoa dala. Txapeketa nagusien barriz, dana da maila goragokoa: dala ikuslegoan jakiturie, dala hedabideetan agertzea, dala publizidade kontue...

Finalaurdenetan ze helburu jarri dotzezu zure buruari?

Niri ez jat gustetan txapelketara helburu argi bat ipinite joatea, kasu horretan, presiñoa handiagoa dalako, baite helburue ez bete ezkero hartzen dan desilusiñoa. Nire ustez, txapelketea serio hartu behar da, baia puntu baterarte, saio eskas bat ein ezkero mundue eztalako ganera jeusten. Hori dala ta, nire ustez helburu bakarra da ahal dana egitea eta norberan buruegaz gustora geratzea..

Nok animatu eutsun bertsotan hastera?

Seber Altube ikastolan, Lopategik aparteko taldetxu bat eukitzen eban, eta euskerako irakasleak sartu eustan talde horretan. Hortik aurrera, Lopategi, Juanjo Respaldiza eta beste hainbat lagunegaz, batez be Amaia Jauregizar, Ander Elortegi eta Jon Rementeriagaz ibili naz entrenetan.

Bertsoak zelangoa behar dau izan, azken puntu indartsukoa ala osotasune mantentzen dauena hasieratik amaierara?

Azken indartsu batek emoten daben grazie normalean ezin dau gainditu ondo josita doan baina ezer esaten ez daben bertso batek. Halan da be, paseu leike azken onik burure etorri ez eta bertsoa apur bet disfrazetako, joskerea eta osotasune mantentzen saiatzea. Edozelan be, azken potentea dekon eta kohesiñoa eta koherentzixe mantentzen dabezen bertso bat izango da onena.

Bertsoak errealitatea islatzeko balio al dau?

Bertsoak edozetarako balio dau: errealidadea islatzeko edo fantasiazko mundu baten deskribapena eitzeko. Bertsoa bertsolarion pentsamentuen espilue da, eta bertsolarieri burure etorten jakonak osatuko deu.

Noz esango dozu zure bertso ibilbideak eman behar zauena emon dauela?

Bihotzak eta buruek diñostanean nahikoa dala. Niri iruditatuten jata, hoba dala sasoiz erretiratzea, baina batzuntzako hori momentue arinago etorriko da eta beste batzuntzat beranduago. Erretiratuta gero be, beti egongo naz bertsolaritzara lotute, antolatzaile, gai jartzaile edo bertsozale moduen bada be.

PUNTUKA

 

Bizkaiko bertsolari txapelketa

Dagoeneko hasita dago 2004ko bertsolari txapelketaren kanporaketa fasea. Urriaren 10ean Munitbarren Arkaitz Ugartetxea mallabiarrak irabazi eban, bigarren Garikoitz Sarriugarte sailkatu zan. Bigarren kanporaketan, Arrigorriagako Lonbo aretoan Oihana Bartra 20 urteko neska gaztea nagusitu zan Iker Belaustegi eta Jabier Olibaresen aurretik. Gernikan urriko azken astelenaren bezperan Onintza Enbeitak irabazi eban, Xabi Paia eta Eneko Abasolo”Abarkas”en aurretik. Zeanurin hilaren 7an jakingo da zein hamaika bertsolarik lortu duten finalaurrekoetara pasatzea. Aipagarria aurten Jokin Castaños Galdameseko bertsolariak final laurdenetan kantatu duela Ezkerraldeko lehenengo eskualdeko bertsolari txapelektan irabazle izan ostean.