"Bertso eskolea da gaur egun bertsoa darabilena"

Kontaizu

2005, Urtarrila 01
Arloa: Bertsoleku

bl14_1.jpg

  • Gorka Intxaurbe 21 urteko Zeanistarra.
  • Bertsotan hasi barria dala badiño be, BBK txapelketan eta eskualdekoan kantatu dau.
  • Euskal Filologia ikasten dabil. Eskalatzea gustuko dau nahiz eta orain lesiño batek menditik apartaute eduki.
  •  

 

Egilea:

Miren Amuriza Learreta-Markina BHI (Berriz)

Gaia:

TXAPELKETA 1) Zein da bertso ta bertsolariak buztartzeko errezeta? Gordin dagona lapikoratu hartu gozatzeko beta. Jeneroa erosi nerbiotan egosi pipar ta gatzez beteta danak neurrian nahastau ezkero gozoa da txapelketa. 2) Batzutan gusto garratza dauka bestetan gozoa berez bidea zuzen hartuagaitik amaitu leike aldrebes. Hortxe dago txapela baltzean hain itzela bertsolari danen ames onena emoten saiatzen gara nahiz sarritan azartau ez! 3) Gaur entrenatu eta bihar be bertso saioa atzera Zerbait ein guran ibiltzen gara gehientsuenok antzera. Tentsinoa gertuko eguna noiz helduko azkenik horra bezpera eta nork jakin zelan argitu leiteken eguna bera!

 

2004urteari zein balantze egingo zauskio bertsoari jagokonean?

Bertsotan egiteko aukerea emon dosten urtea izan da. BBK finalera be heldu ginean eta taldeari lagunduteko zeozer egiteak nobera trankiloago itxiten dau ta holan geratu nintzen. Enoan ikusten nire burue bertsotan, baie Arratiko taldean bat behar izateak, nik behar neban presiñoa ekarri dozten eta horregaz batera konfiantza geitxoago be bai Txapelketan guztiz kontrakoa pasau jatan. Bildur apur bet be eroan neban, hasieran ez nintzen izan aurkeztuteko bez, baie azkenengo momentuko damuek etorri ta durungora joan behar izan nintzen apuntetan. Ez nintzen ibili bape gusture zeaniko saioan, erdi gaixorik be egon nintzen eta danan artean koktail nahiko txarrak urten eban. Baie bueno,danetik ikasten da; momentu txarretatik gehiago.

Bertsoetatik poesia egitera pasa zara IGELA proiketuarekin. Ze helbururekin hasi zara?

Ni hasi hasi ez nintzen hasi bertsoagaz,hau dana gauze barrie da nitzako.Txikitatik idaztea gustau izan jata, olerkiek barik narraziñoa, ta igela proiektuegaz aukera polita ikusten dot, batez be jende gaztea dabilelako hor bere lanak inprimiduten, danon artean beharren, gure helburue jenteangan jarrite, batek olerkiek besteak bertsoak, narraziñoak, helburu nagusia gustetea da.

Bertsoak landua izan behar dau ala bapatekoa?

Nahiz eta biak gustatu bakotxa bere lekuen, ni bapatekoan alde parauko naz.Ni bertsotan hasi nintzenean bertso bat idatzi edo leidu barik hasi nintzen ta horregaitik igual.Halan da be txapelketa idatziek be segitan dodaz ta nobera harritute paretan da gaztetxuek zelan datozen ikusite. Aspaldien Igela dala ta ez dala hor nabil ni be batzuk idatziez. Empate emongo dautsegu azkenean.

Bertso eskoletan eginiko beharra argi ikusi da aurtengo txapelketako bertsolari gazteen artean. Hori al da bertsoak behar dauena?

Ba hain garbi ikusite ezetza pentsau be ezin leike egin. Bertso eskolea da gaur egun bertsoa darabilena. Gazteen eskualdekako sariketan igarten da bertso eskolean bidean hasierea ta txapelketa nagusien zehar eskoleetatik pasau direan hainbeste bertsolari, horiettako batzuk finalera helduaz. Empate emongotzegu azkenean

Gabon garaia danez nori emongo zaunskio aurten saria bertso munduen?

Txapelketa nagusien finala be eduki dogun lez, nik Unai Iturriagari emongo naunskio sarie. Betidanik gustau jata zelan egkiten dauen bertsotan eta beralango ideak iñori ez dotsedaz entzun ondiño. Igor Elortza be sano ondo dabil ta zorionak berari be, mezidute deko ta, baie animoak Unairi hurrungo txapela berak jantzi behar dau eta.

2005 urtean zelan dator zuretzako?

2005ean lenengo beharra BBK sariketan kantatu, ahal danik eta ondoen egin eta ahal danik eta ondoen pasetan saiatu,askotan gatxa izaten dan arren. Hori kendute lar beteta be ezt dekot bertsoakaz agendea ta saioen bat badago, lehen esan dodan moduen txapelketan besteko gogoagaz.

PUNTUKA

IGOR ELORTZARENTZAT LAUGARRENA Abenduaren 19an jokatu zan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala Bilbon Euskalduna jauregian. Igor Elortza durangarrak irabazi eban, Jon Lopategik eban lau txapel lortzearen marka berdinduaz. Xabi Paia, Unai Iturriaga, Igor Muniategi, Iratxe Ibarra, Etxahun Lekue, Fredi Paia Igor Elortza eta Arkaitz Estiballes ibili ziren hiru orduz kantuan. Ofizioka eta bakarkako lanetan ondoen aritu zen bikotea izan ze bigarren faserako sailkatu zena, azken urteetan izan dan bikote bera: Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Azken fasean, bertso on eta barregarri asko entzun bazirean be, bertso sakon eta neurri luzekoentzako ere egon zen entzuleen txalorik. Txapeldunak entzuleei eskaini zien bere laugarren txapela urteetan izan duten laguntza eskertuaz eta aurtengo txapelketa osoan jaso duten animoen esker moduan.