Arbasoen orroa

Kontaizu

bm09_01.jpg


bm09_02.jpg

Musikarik gabe ezingo genuke dantza ulertu. Azken batean, doinuen konpasean egiten du batek dantza. Eta musika tresnarik gabe ezin doinurik lortu. Musika tresna hitza entzun eta gitarra, tronpeta, biolina..., hots, tresna moderno izendatu ditzakegun horiek datozkigu burura. Alabaina, halako tramankuluak sortu baino lehenagotik ere izan baziren musika tresnak. Sarritan ahaztu egiten zaigu haien balioa, folklore kontua direla-eta zaharkituak iruditzen zaizkigu, modaz pasatakoak, eta ez gara konturatzen gaur egungo musika tresna guztiak haien ondorengo zuzenak direla. Beste horrenbeste esan daiteke musika tradizionalari buruz. Kultura guztietan aurki ditzakegu musika tradizionalaren zantzuak. Toki batzuetan desagertzeko bidean dira antzina herrien oinarri ziren kantuak eta musika tresnak. Inor ez dago mehatxu horreattik salbu, baina beti dago norbait ondarea arriskutik libratzeko prest dagoena. Gurean, asko dira euren gain egiteko hori hartu dutenak; Juan Mari Beltran dugu horietako bat.

bm09_03.jpg

Beltranen aspaldiko ametsa zen herri musika ikergai edukiko zuen erakundea eratzea. 1996ko urtarrilean Oiartzungo udalarekin izenpetu hitzarmenaren bitartez, Beltranek Ergoiengo Eskola izan zen eraikinaren ardura hartu zuen eta hantxe hasi zen Herri Musikaren Txokoa egituratzen. Gaur egun, Herri Musikaren Txokoa herri musikaren inguruan euskal Herrian den gunerik garrantzitsuena dugu. Bertan ikus daitezke hainbat urtez Beltranek biltzen joan den dokumentazio materiala: soinu-tresnak, denetariko argitalpenak (hiru mila aletik gora kontsulta daitezke, haien artean Eusko Folklore urtekaria, Txistulari , RaĆ­z... Horrez gain, gaiarekin zerikusia duten liburu zein hiztegien berri ematen du aipatu atala), grabazioak (Euskal Herriko zein munduko erakunde eta musika editoreek kaleraturiko diskoak, zahar eta berriak), argazkiak, filmazioak... Informazioaren zabalkundean Internet-ek duen garrantziaz jakitun, Herri Musikaren Txokoan aurki daitekeenaren berri zehatza jaso du Beltranek web orri batean. Helbidea ondokoa duzue: www.herrimusika.org Hura ez da sarean herri musikari loturik aurki dezakezueen atari bakarra. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak ere badu bere orria: www.trikitixa.net Bertan, trikitixaren historia, urtean zehar dauden ekitaldiak eta bestelako datuak aurkituko dituzue. Beste horrenbeste esan daiteke Euskal Herriko Txistularien Elkartean duen atariari buruz: www.txistulari.com

Euskal Herriko artisten artean ere badira musika tradizionalari estu loturik diharduten musikariak, hala nola Kepa Junkerak, Tapiak eta Leturiak,Gozategi anaiek, Joxan Goikoetxeak, Bigirak... Badira musika tradizionala oinarritzat harturik denetariko nahasketak proposatzen dituzten taldeak, Pomadak eta Rhunek, esate baterako. Dena den, musika tradizionalarekin zerikusia duten musika taldeei buruzko informazio zehatza jaso nai izanez gero, Eresbil musiakren euskal artxiboaren gunera jo dezakezue zuzenean: www.eresbil.com

Kontaizu

2004, Uztaila 01