Udazkeneko disko uzta

Kontaizu

bm11_01.jpg


bm11_02.jpg

Udazkenaren espirituarekin kontra jokatu ohi dute disketxeek. Hil honetan hasiko den urtaroak loa, etena adierazten du. Horregatik erortzen zaizkie zuhaitzei hostoak, horregatik hasten dira animalia asko, txiki zein handi, negurako euren kobazulo eta kabiak jakiz hornitzen. Nekazariek ere, oraintxe hasten dira azken uztako apurrak jasotzen. Bada disketxeak lan eta lan aritzen dira udazkenean, Durangoko azokari begira gehienbat, diskoak eta diskoak kaleratzen. Haientzat hau ez da lo egiteko garaia, ez, erne egotekoa baizik. Eta zer da, bada, oraingoan disketxeek dakarkigutena? Nobedade ugari, dudarik gabe. Baina disketxez disketxe errepasoari ekin aurretik, ezin dezakegu ahaztu azken albistea aipatzea. Izan ere, Josilouli taldeko kideek banatzea erabaki dute. Pasaia-Lezoko seikoteak bederatziko urteko ibilbidean bi disko kaleratu ditu: Prest eta Terrorista. Orain bai, nobedadeak.

Gaztelupeko Hotsak

Kokein Eibarko taldea ekainean sartu zen grabaketa estudioan, eta aurki izango da kalean euren lehen diskoa: Lotuta egon arren. Bertan, 11 kantu jaso dituzte, denak taldeak berak konposaturikoak. Portzierto, aurrerantzean taldean sei kide arituko dira, lehengo kideei -Zaloa (ahots nagusia), Jatsu (baxua), Txitxes (gitarra), Haritz (bateria)- Iker (gitarra) batu baitzaie. Batgehio Katalunian bizi diren euskaldun batzuek sorturiko taldea dugu. Duela bi urte grabatu zuten lehen maketa, Baionako Gazte Leiho lehiaketa irabazi ostean. Orain aurreneko lanarekin datozkigu, Diaspor han. Gorkhiru Gorka Lasa donostiarra MoMau taldea zuzendu ostean, New Yorkera abiatu zen. Zeruorratzen hirian denboraldi bat igaro ostean, Bartzelonara jo zuen eta hantxe jarraitzen du, beti ere musikari loturik. Hain zuzen, hango zenbait musikariekin talde berria eratu du: Gorkhiru. Izen bereko estreinako diskoan musika beltza zein funky doinuak jaso dituzte. Txuma Murugarren Nire anaiaren kotxeko argiak (l’home, l’être, la maladie) izena du Murugarrenen azken diskoak. Bide Ertzean Euskal Pop-aren erreferente bilakatu den taldeak Esan bareizeneko lana aurkeztuko du azaroan. Oraingoan Tolosakoek Joserra Senperena piano jotzailearen laguntza jaso dute.

Elkar

Alboka Taldearen laugarren diskoa dugu Lau anaiak. Folk garaikidearen emaitza dugu. Gari Isilune luze baten ostean, Hertzainak-eko abeslari ohiak 0-tik bakarkako hirugarren diskoa dakar. Rock bizia, kantu intimoak zein indartsuak tartekatu ditu bertan. Oskarbi Antologia-Esperantzari leiho bat CD bikoitzak gure musikaren historian garrantzitsua den taldearen kanturik ezagun eta esanguratsuenak biltzen ditu. Oskarbi taldea 60ko hamarkadan hasi zen kantatzen eta diskoak argitaratzen. Antologiak beren errepertoriko 34 kantu eskaintzen ditu.bm11_03.jpg

Imanol in memoriam Ekainaren amaieran hil zen Imanol. Bolona-molona bere azken proiektua zen, sehaska kanten munduari lotua hura. Lanari bukaera fina ematearren, bere kide hurko izandako zenbait kantari gehitu zaizkie Imanolek idatzita utzi zituen kantuei: Xabier Lete, Antton Valverde, Niko Etxart, Pier-Paul Berzaitz eta Iñaki Eizmendi, besteak beste. Dominika eta Niko Etxart & Robert Larrandabürü Niko Etxartek, bere aitaren eta koinatuaren laguntzarekin, zuberotar abesti herrikoi sorta liluragarria dakarkigu Eperra lanarekin. ‘A capella’ abesturiko kantu liriko herrikoien zaleentzat ezinbesteko diskoa. Txirri, Mirri eta Txiribiton Pailazo ospetsuek telebistaren bidez ezagun bihurtu dituzten kantak jaso dituzte Altza Pelipe lanean. Benito Lertxundi Hasierako diskografia guztia - Ez dok amairu, Oro laino mehe batek, Seta maita herria ükan dezadan plazera, Zuberoa, Altabizkar, Pazko gaierdi ondua, Mauleko bidean, Gaueko ele isilen balda, eta Hitaz oroit- berriro masterizatu eta formato berezian argitartu du Elkarrek. Zenbait kasutan, lehen argitalpenean sartu ez ziren kantuak berreskuratu dituzte.

Gor

Kerobia Lehendabiziko CD-a grabatu berri dute Iruñeko K-Studiosen. Euskadi Gaztea-ko maketa lehiaketa irabazi zuen Kerobiakek. Skunk Giltzakizena du beren azken lanak. Tocamás Tocamás 70. hamarkadan sortu zen Iruñean, artean rock talde gutxi zeuden garaietan. Toño Murok eta Patxo Osinagak gidaturiko folk-rock psikodeliko ekimen honek hainbat kontzertu eskaini zituen bere garaian, baina bitarteko falta zela-eta ez zuten diskorik grabatzeko aukerarik izan. Gor disketxeak berreskuratu nahi izan ditu taldearen zenbait kantu, garai haietako lekukotza gisa gera daitezen.

Metak

Captain Nemo Korrontearen kontra, urpekari bat dugu punk rock hard-a lantzen duen talde honen estreinako lana. Lehenago, Captain Nemoko kideak beste talde batzuetan ibili ziren (Eskoria-tza, Karkaxa, Heriotza eta Fist Fucking). Karlos Osinagaren laguntza izan dute grabazioetan. CDak bideoklip bat dakar. bm11_04.jpg

Betagarri Betagarri eta Arren erro zaharra, Betagarri taldeeak kaleratu zituen lehen diskoak berriro argitaratu ditu Metak-ek. Era berean, Zuzenena, Gasteizko taldeak iragan udaberrian Euskal Herrian eta Herrialde katalanetan eskaini zituen kontzertuak jasotzen dituen CD-a zein DVD-a kaleratuko dituzte. Zein? Photograma lan berriarekin bizkaitarrek aurreneko diskoarekin ireki zuten bidean haratago doaz, kantuak biribilduz eta soinua zorroztuz. PiLT-ko kide den Xanpek grabatua. Sagarroi Iñigo Muguruzak zuzentzen duen taldea hasierako puntutik pixka bat aldentzen da Tolouse diskoarekin. Hardcore doinu gordinak erabat alboratu eta Joxe Ripiaurekin jorraturiko doinu dantzagarri eta gozoetara hurbildu da laukotea. Hiru Truku Ruper Ordorikak, Joseba Tapiak eta Bixente Martinezek osaturiko Hiru Truku taldeak kantu zaharrei helduko die berriro, kasu honetan Nafarroako kantu tradizionalei. Fermin Muguruza Musikari eta abeslariaren bakarkako ibilbidea laburbiltzen du DVD- Kontrakalea lanak. DVD zein CD formatoan egongo da eskuragarri. PiLT Minus lana kaleratu zutenetik hiru urte igaro direnean, Mungiako taldeak metalari, pop musikari zein rockari heldu die berriro. Horren emaitza dugu emaitza Game over.

Oihuka

Laseda Bilboko taldearen bigarren diskoa dugu Bilbao despierta. Techno pop-a eta techno punk-a landu dituzte bertan. La lengua de trapo 2002an Nafarroako Encuentros saria irabazi zuen taldeak, eta oraingoa beren lehen lana dute. Diskoaren grabaketan, nahasketan zein ekoizpenean Revolver-eko Carlos Goñiren laguntza izan dute. Kauta Izan zaitez zu lehen lana dute Andoaindarrek. Aurten taldeak Euskadi Gazteko entzulearen saria jaso dute. Urgabe Bizkaitarren hirugarren diskoa da Edan hemendik. Musika independentea, brit-pop-rock inguruan jorratu dute. Kantuetako batean Gatibuko Alex Sarduiren kolaborazioa izan dute. Dj Axular Mutrikuko dj gazteak bigarren lanarekin datorkigu. Techno progressive erritmo latinoekin lotu ditu bertan. Materia Aurten, Villa de Bilbao lehiaketan Euskal Herriko talderik onenaren saria jaso dute. Forget the music euren lehen lana metala eta hardcore gogorra dira protagonista. Keike Ondarrutarren estreinaldia dugu Oinetan kea. Euskadi Gazteak-ek antolatzen duen maketa lehiaketan sariturik gertatu dira. Txapelpunk Punk eta rock estiloei leial mantendu zaie Iñiguito Txapelpunk bere azkeneko lanean: Tonto el que lo lea.

Kontaizu

2004, Urria 01