METALWAY ETA BILBAO LIVE FESTIVAL

Gotzon Uribe

bm30_1.jpg


bm30_2.jpg

 

METALWAY JAIALDIA GERNIKAN: Uztailak 28,29 eta 30

Iazko arrakasta ikusita, aurten berriz antolatuko da Gernikan Metalway jaialdi erraldoia. Estatuko eta nazioarteko hainbat talderen doinu gogorrak eta metal abestiak entzuteko parada hiru egunetan. Heavy jaialdia uztailaren 28tik 30era egingo da eta antolatzaileek iaz izan ziren 50.000 laguneko kopurua gainditu nahi dute aurten. Dagoeneko 22 heavy taldek baieztatu dute Gernikako jaialdian parte hartuko dutela. Guztien artetik, Helloween eta Kreator lemaniarrak nabarmentzen dira. Bi talde arrakastatsu horiez gain, Gernikan ariko dira Baron Rojo, Annihilator, Dreamaker, Jon Oliva's Pain, Ministry, Primal Fear, Sodom, The Gathering, Within Temptation, Stratovarius, Rage, Moonspell, Celtic Frost, Dark Funeral, Edguy, Gammaray, Gotthard, Nevermore, Illdisposed eta My Dying Bride. Talde hauetaz gain oraindik falta dira beste zenbait talde konfirmatzeko. Jaialdia iazko leku berean egingo da; alegia, Santa Luziako futbol zelai zaharraren inguruan. Kanpalekua iazkoa baino handiagoa izango da eta zerbitzu gehiago eskainiko direla iragarri dute, besteak beste merkatu bat. Jaialdiari buruzko informazio eta zehaztasun gehiago Metalway bm30_3.jpg

 

BILBAO LIVE FESTIVAL BILBON

Uztailaren 13, 14 eta 15. Bartzelona, Madril, Benicassim edota Gasteizen antzera, aurten Bilbok ere bere jaialdi pop erraldoia izango du, "Bilbao Live Festival". Nazioarteko musika jaialdi handien antzera sortu dute Bilbao Live. Last Tour Internationalek antolatu du, hain zuzen Gasteizko Azkena Rock jaialdiaren eta Santander-eko Summer Festivalaren enpresa antolatzaileak. Bilboko Udala da jaialdiaren babesle nagusia, eta, orotara, lau milioi euroko aurrekontua izango du jaialdiak. Bilboko Udaleko Enplegua eta Ekonomia Sustapena Sailak 1.370.000 euro jarriko ditu, 870.000 euro musika ekintzetarako eta 500.000 euro Kobeta mendian jaialdia antolatu ahal izateko lanak egiteko. Izan ere, 15.000tik gora lagun espero dituzte jaialdiaren egun bakoitzean, eta jendetza hori Kobeta mendian bildu ahal izateko hirigintza lanak burutu behar dituzte. Bilbon arituko diren talde eta artistak ikusita jaialdi irekia izango da, hau da, rock musikak, pop doinuek eta elektronikak beren lekua izango dute, jende ororentzat eskeintza zabalean. Horrela, jaialdiko izar nagusienetarikoa Gun’s & Roses taldea izango da. Axel Rose abeslariak gidaturiko taldeak ikuskizun berezia eskeiniko du Bilbon. 17 metroko pantaila jarriko dute bertan irudi ezberdinak Proiektatzeko. Honez gain taldeak piroteknia ikuskizuna ere badakar. Baina jaialdian beste artista garrantzitsu bezain esanguratsuak ere arituko dira, hala nola Ben Harper, Placebo, Ladytron, The Pretenders edota Ojos de Brujo, beste batzuen artean. Guztira 50 bat artista bilduko dira hiru egunetan eta bi eskenatokitan banatuko dira kontzertuak txandaka. Kontzertu ondorengo jaigiroari dagokionez hiru karpa izango dira dantzarako, house, techno eta pop musika lagun dela. Kontzertuak arratsaldeko 16:30ean hasiko dira eta goizeko 3:30 arte iraungo dute. 23:30ean disko jartzaileen saioak hasiko dira goizeko 8:00ak arte. Hona hemen talde eta dj-en zerrenda: Alex Kowalski, Alex Under and Paco Osuna, Armin Van Buuren, Ben Harper &The Innocent Criminals, Capri, The Cardigans, Cristian Varela, Der Dritte Raum, Derrick Carter, Donnacha Costello, FC Kahuna, Felix Da Housecat, Francesco Farfa, Front 242, Guns´n´Roses, Hash, Heavy Trash, El inquilino comunista, John Lord Fonda, Junkie XL, Ladytron, Markus Schulz, Matthew Dekay, The MFA, Ojos de Brujo, Oxia, Placebo, Los Planetas, The Pretenders, Rex the dog, Rinôcérôse, Silicone soul, Todd Terry, Vitalic eta Zodiacs. Informazio gehiago www.bilbaolive.comweb orrian.

Gotzon Uribe

2006, Ekaina 01