Oporretarako eskaintza

Udane Goikoetxea Bilbao

Oporrak euki ezkero behintzat.....edo beste barik, irakurteko gogoa.

Ibaizabal argitaletxearen proposamena da.

 

Tento eta bere abenturak liburu sortea.

Nor da Tento?

Tento eta Hartzatxoa

Tento eta mozorroak

Tento eta itsasoa

Liburu txiki txikiak dira, umeentzakoak. Baina, esango deutsuet nik neuk errez-errez eta gustura irakurri ditudala Tento txikiaren irudiz beteriko istorioak.

Hemen bat.

 

Zer koloretakoa da itsasoa? pentsatu eban Tentok.

Gogoratzen ez ebanez, ikertzea erabaki eban.

Errezelak zabaldu eta leihora urten eban.

Uf!  zuhaitz erraldoia egoan. Holan ezin itsasoa ikusi.

Ideia bat bururatu jakon, eta arineketan urten eban lorategira.

Zabuaren gainera igon...alperrik!ezin itsasoa ikusi. O! kexatu zan Tento.

Bira batzuk egin zituen lorategian. Pentsatu eta pentsatu egin eban.

Badakit! esan eban poz-pozik. Eskaileran gora joan zan ziztu bizian.

 

Azkenean, etxeko leihorik altuenetik ikusi eban itsasoa.

Urdina da! ez dot barriro ahaztuko esan, eta irribarre egin eban Tentok.

letra-2020-12-25

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2010, Abendua 27
Arloa: Arteder