Handitzen handitzen

Udane Goikoetxea Bilbao

Umeentzako eta ez hain umeentzako errezetea da gaurkoa.
Oraingoan literaturea irakurri ezeze, sukaldatu egingo dogu.

Ttarttalo argitaletxeak plazaratu dau Handitzen handitzen liburua. Autorea Amaia Diaz de Monasterioguren da. Oñatin jaio zan 1976an. Bera, izatez, nutrizionistea da. Sarritan jaso dogu bere barri, eta bere errezeten barri hedabideen bidez. Lanbidez eta bokazinoz, jakin-minak bultzatuta, dana dala, umezaroko eta helduaroko elikadureari, dietetikeari eta nutrizino heziketeari buruzko mila eta bat ikastaro egin ditu. Idazlea be badala esateko moduan gara; liburua idatzi dau oraingoan.

brokolia

232 orrialdetan zabaltzen dauan mezu nagusiaz:

Txikerretarik ondo jaten ikastea eta elikadura ohitura egokiak hartzea funtsezko baldintzak dira hazkundean garapen fisiko eta psikiko egokia izateko eta heldutasunera sasoi betean heltzeko. Hari horreri tiraka, elikadurearen abentura handirako gida errez, atsegin eta praktikoa osatu dau nutrizionisteak. Gomendioak eta errezetak aurkituko ditugu Handitzen handitzen liburuan.

 

Nork ez daki hurrengo aitatzen goazena:

Elikagaiak oinarrizkaok dira geure gorputzarentzat; horrexek dira eratu, hazi, osatu eta antolatzeko behar ditugunak, Energia eta nutrienteak. Halan, elikagai bat energia iturri bihurtzeko, digestino prozesua egin beharko dogu ezer baino lehenago.


Elikadura piramideari begira: jateko ohiturez.

-Egunean hainbat bider: Laboreak, fruta, barazkiak, olioa, esnekiak

-Astean hainbat bider: Arraina, lekaleak, arrautzak, okela gorria, oilaskoa, hestebeteak, fruitu sikuak.

-Noizbehinka: Gurina eta gozoak, litxarreriak, opilak, patatak, prijiduak...

 

Errezeta bat: Barazkiak, tenpuran prijiduta.

150gr. brokoli, 12 Bruselako aza, tipulatxu 2, azenario 2, 4 porru txiki, tenpura urina, ura, olioa, gatza eta perrexila.

Egosi, bakotxa bere aldetik azak, brokolia. Garbitu eta zatitu azenarioa. Zatitu brokolia, tipulatxuak, porruak. Ondo zartaginean tipulatxuak, porruak eta azenarioak.

Tenpura uruna ontzi baten ipini eta bota ur hotza. disolbatu apurka eta itxi bertan minutu batzutan. Hortik pasau barazkiak eta prijidu zartaginean.

 

Udane Goikoetxea Bilbao

2011, Otsaila 18
Arloa: Arteder