Bizkaiko Bertsolari Txapelketa ez da ohiko datan ospatuko

Azkenaldian, ekintzak ez egitea notizia dugun egunotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa dataz atzeratzea erabaki du antolatzaile den Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Final laurden, finalerdi eta finaleko saioak egiteko baldintzarik ez dagoela eta, aurrerago egingo da Txapelketa baina adierazi dute plazak sustatzen jarraituko dutela kultura segurua delako. Udabarria Bertsotan amaitu eta egun gutxitara jakin dugu Covid-19ak eragindako egoera tarteko, Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko Bertsolari Txapelketa atzeratzea erabaki duela printzipioz, datorren urtera arte.

Antolatzaileek adierazi dute txapelketak parte hartzaileengan duen eragina handia dela, euren ikusgarritasuna plaza honek ematen diela eta hurrengo urteetarako plazak eskaintzen dizkiela. “Urte berezia da, eta zaila da aukera berdintasuna bermatzea egoera honetan. Batetik, saioen ezaugarriak pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu daitezke eta, bestetik, sailkapen izaera duenez, saio batetan parte hartu ahal ez izateak, Txapelketa osoa galtzea eragingo lukeela esan dute prensa ohar baten bidez. Dena den, Bizkaiko Bertsozale Elkartean uste du Txapelketako saioak egiteko baldintzarik egon ez arren, bestelako saio mota asko antolatu daitezkeela guztion osasuna bermatuz.

Kultura segurua dela berretsi nahi izan dute eta guztiok seguru egonda egiteko moduko saioak antolatu daitezkeela. Horregatik, udazken honetarako bertso saioen zirkuitu txiki bat antolatzen ari direla aurreratu dute. Udaberria bertsotan eta sailkapen faseak eman duena Udaberria bertsotan fasea udazkenera atzeratu zuten antolatzaileek eta irailean abestu dute parte hartzaileek. Bi taldetan banatuta, A taldeko kanporaketak Orozkon, Getxon, Markina-Xemeinen, Muxikan eta Zallan izan dira. B taldeko kanporaketak Lekeition, Busturian, Berangon, Berrizen eta Derion jokatu dira.

Emaitzak kontu hartuta, Udabarria Bertsotan fasetik kanporaketetara sailkatu direnak: Aissa Intxausti Aburruza, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Ander Ucelay Aristi, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Asier Alcedo Cano, Asier Galarza Garai, Beñat Bilbao Landa, Enare Muniategi Etxabe, Eneko Aldana Carrasco, Garazi Navarro Ugarteburu, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Gorka Pagonabarraga Agorria, Ibai Amillategi Omaetxebarria, Igor Galarza Intxausti, Imanol Arrutia Azkueta, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Iruri Altzerreka Martinez, Josune Aramendi Perez, Julen Ibarguengoitia Ordorika, Koldo Gezuraga Seijido, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, Mikel Retolaza Etxebarria, Paule Ixiar Loizaga Legarra, Peru de Pedro Larrea eta Peru Vidal Gurrutxaga. Zerrenda honetara gehitu behar dira finalaurrekoetan kantuan hasiko diren, 2018ko finalistak: Aitor Bizkarra Ruiz, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’, Etxahun Lekue Etxebarria, Jone Uria Albizuri, Miren Amuriza Plaza, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroa eta baita 2018an finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariak. Ander Elortegi Garatea, Arrate Illaro Etxebarria, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia, Imanol Uria Albizuri, Julen Arzanegi Erezuma, Malen Amenabar Larrañaga, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia eta Unai Mendiburu Valor.

Iñaki Iturriotz

2020, Iraila 30
Arloa: Bertsoleku