Txapelketen jarraipena

Iñaki Iturriotz

2020, Urtarrila 31
Arloa: Bertsoleku

Neguan hasitako bertso txapelketek udaberrian izango dute amaiera.

2020ko Bardoak Nafarroako taldekako bertso txapelketa 

Urtarrilaren 31an abiatuko da eta hiru saio egingo dira egun berean.Finala, martxoaren 28an izango da Lizarran eta beste behin ere, auzolana eta talde lana izango da oinarri.

2012an sortutako ideia da Bardoak, Nafarroako taldekako bertso txapelketa, Urte horretan hasita, bi urterik behin antolatzen da. Modu horretan, bertsolaritza beste modu batera lantzeko aukera ematen da, bertsolari eta bertsozaleen harrobia sustatuz, gune eta plaza berriak barneratuz eta molde parte hartzaileak praktikan jarriz.
Aurtengoa taldekako txapelketaren bosgarren aldia, eta berrikuntzekin dator. Talde parte hartzaileen herriez gain, beste sei herri ere batu dira.. Hain zuzen ere, Anizen, Atarrabian, Goizuetan, Jaunsaratsen, Tafallan eta Tuteran izango dira saio horiek.

Guztira 20 saio izango ditu taldekako txapelketak. Transmisio lanaren erakusgarri, 96 parte hartzaile izango dira guztira: bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak, sukaldariak… Helduak eta gazteak, Nafarroako bertso ekosistemarako hauspo eta elkargune izango dira Bardoak. Bertsolaritzaren transmisioan jarritako arreta gune dira. Bertso Eskolak eta tokian tokiko plazak.

Bertso Eskolekin batera, ezinbestekoa da ere Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin eta tokian tokiko udal eta mankomunitateekin elkarlanean, ikastetxetan egiten duen lana.  Nafarroa osoko 2.900 ikasle inguruk lantzen dute bertsoa.

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa

Urtarrileko azken asteburuan aurkeztu zuten Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa aurkeztuko zuten Aramaion. Txapelketa formatua edukiko du 2020ko edizioak eta guztira 280 parte hartzailetik gora izango ditu.

2019an banakakoa jokatu ondoren, 2020 an taldekakoaren txanda da. bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko taldekako txapelketa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau antolatzen dute.
Txapelketa honetan eta bi modutara hartu daiteke parte: bat-batekoan eta idatzizkoan.

Bat-batekoari dagokionez, bederatzi hamabi bertsozalez antolatutako hamabi talde talde osatu dira. Gasteizek bost talde egin ditu, Gorbeialdeak hiru, lautadak bi eta aiaraldeak eta mendialdeak bana. Taldeak antolatzaile dira, bere herrian edo eskualdean. Guztira, guztira, 63 lagun ariko dira bertsotan, 16 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan.

Idatzizkoan aldiz, hamasei taldek hartuko dute parte: Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte. Bat-bateko modalitatearen saioak egiten direnenean parte hartuko dute talde hauek.

Kanporaketak 12 saio saio izango dituzte.Finalaurrekoak 3 saioOtsailak 29, larunbata, lehen finalaurrekoa Aguraingo Zabalarten, martxoak 7, larunbata, bigarren finalaurrekoa Aramaioko Sastiñan eta hirugarren eta azken finalaurrekoa martxoaren 14, larunbatez, Amurrioko Kultur Etxean.Finalamartxoak 28an izango da, Murgian.