Euskal kulturari so. Bertsolaritzaren artikulazioak

Iñaki Iturriotz

2019, Uztaila 26
Arloa: Bertsoleku

EHUren Udako programaren baitan abuztuaren 22an eta 23an ospatuko da ikastaroa Miramar jauregian Mintzola ahozko lantegiaren kolaborazioaz.

Bertsolaritza egungo gizartera nola egokitu den, Bertsolaritzak gaur egun bizi dituen erronkez arituko dira ikastaroan, bizi izan dituenak gogoan. Euskal kulturari erreparatuz, bertsolaritza ardatz galdera hauek buruan: Zer kultura da euskaraz kontsumitzen duguna? Nola transmititzen da euskal kultura? Nolakoa da horren baitako bertsozalea? Bertsolaritzak eduki dituen artikulazioez ere hitz egingo dute; rockarekin, gazteekin, emakumeekin, edo hiztun berriekin.

 Euskal Kulturaren kontsumoaren egoeraz ohartzea du helburu ikastaroak baita bertsozaletasunaren egoeraren berri ematea ere. Horretarako Kulturgintzak euskararen berreskuratzean duen pisua aztertu eta bertsolaritzak azken hamarkadetan ezagutu dituen eraldaketen berri eman eta jabetzea ere badu helburu. Jarduera hau Unibertsitateko ikasle, Unibertsitarioak ez diren ikasleei, irakaslei, profesionalei, ikertzaileei zein publiko orokorrari zuzenduta dago

Egitaraua

2019-08-22

08:45 - 09:00 Dokumentazio banaketa

09:00 - 10:00 “Euskal kulturaren kontsumoa“

Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Irakaslea

10:00 - 11:00 “Kultur sorkuntzaren transmisioa: ajeak eta erronkak“

Iratxe Retolaza Gutierrez UPV/EHU - Irakaslea

11:30 - 12:30 “Egungo bertsozaletasunaren argazkiak“

Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea

12:30 - 13:30 Mahai ingurua: “Euskal Kulturaren erronkak“

Karlos Aizpurua Etxarte Mintzola Ahozko Lantegia - Eragilea (Moderatzailea)

Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea

Iratxe Retolaza Gutierrez UPV/EHU - Irakaslea

Josu Amezaga Albizu UPV/EHU - Irakaslea

2019-08-23

09:00 - 09:45 “Bertsolaritza eta Rocka“

Alberto Irazu Ibañez Idazlea

09:45 - 10:30 “Bertsolaritza eta 90ko bertsolari gazteak“

Jon Maia Soria Bertsolaria, idazlea

10:30 - 11:15 “Emakumeen presentzia egungo bertsolaritzan“

Oihana Iguaran Barandiaran Bertsolari, idazlea

11:45 - 12:30 “Bertsolaritza eta hiztun berriak“

Miren Artetxe sarasola UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria

12:30 - 13:30 Mahai ingurua: “Bertsolaritza artikulatzen; haizea alde eta kontra“

Harkaitz Zubiri Esnaola UPV/EHU - Irakaslea (Moderatzailea)

Jon Maia Soria Autonomoa - Bertsolaria, idazlea, kantaria

Miren Artetxe sarasola UPV/EHU - Irakaslea, doktoregaia, bertsolaria

Oihana Iguaran Barandiaran Ikertzailea, bertsolaria

17:00 - 18:30 “Komentatutako bertso saio feminista“

Nerea Ibarzabal Salegi Bertsolaria, gidoigilea

Miren Amuriza Plaza Bertsolaria, idazlea

Maite Berriozabal Berrizbeitia Gai-jartzailea, kultur eragilea