Bizkaiko eskolarteko idatzizko eta bat-bateko txapelketak

Goizean, 10:00etan hasi zen bertso idatzien finala. 200 gaztetik gora elkartu ziren Abadiñoko probalekuan. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa eta hona hemen irabazleen izen abizenak:

Idatzizko sariketako saridunak:

 LH 5 mailan

1.   Saria: Naroa Aranburu. Learreta Markina eskola

2.   Saria: Oier Zuazo. Munitibarko eskola

3.   Saria: Malen Ferrero. Ander Deuna ikastola

LH 6 mailan

1.   Saria: Maddi Elortza. Kurutziaga ikastola

2.   Saria: Amets Alvarez. Manuela Zubizarreta

3.   Saria: Kelmene Abaitua. Learreta Markina eskola

DBH1 mailan

1.   Saria: Anitz Arronategi. Seber Altube

2.   Saria: Prianca Taranco. Karmelo ikastola

3.   Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola

DBH2 mailan

1.   Saria: June Diaz. San Nikolas ikastola

2.   Saria: Ixone Asategi. Durango Jesuitak ikastetxea

3.   Saria:Andrea Bañuelos. Arrigorriaga BHI

DBH3-DBH4-Batxilergoa mailatan

1.   Saria: Izaro Mazo. Arratia BHI

2.   Saria: Izaro Bilbao. Larramendi ikastola

3. Saria: Ismael Aomar. San Fidel ikastola

Bat-batekoaren ordua

Aurten 38 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera:  Maider Altuna, Bittor Altube,  Maite Sarasola, Peru Irastorza,  Ander Sarriugarte, Janire Arrizabalaga, Peio Lago eta Amaiur Atxa.

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin zuten gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Maite Sarasola eta Bittor Altube izan ziren buruz-burukora sailkatu ziren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan zuten atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Maite Sarasolak batu zituen puntu gehien, eta beraz, 2019ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu zuen. Txapela Juan Mari Areitio bertsolariak ipini zion txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu zuten bertsolari biak, ekainaren 8an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Ekainaren 8an Euskal Herriko Eskolartekoa

Sarako trinketean izango da Euskal Herriko Eskolarteko XXXI.bat-bateko txapelketa. Hauek izango dira parte-hartzaileak: 

Arabatik, Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz, 2001) eta Aitor Ugarte Eriz(Aramaio, 2002); 

Baxenabarretik, Ekhi Perrier (Anhauze, 2001) eta Unai Harluxet (Irisarri, 2002); 

Bizkaitik, Maite Sarasola Isazelaia (Deustu, 2001) eta Bittor Altube Sarrionandia (Abadiño, 2001); 

Gipuzkoatik, Aitor Tatiegi Loidi (Oñati, 2001) eta Aner Peritz Manterola(Zarautz, 2002); 

Lapurditik, Naia Etxeberri Larzabal (Baiona, 2002) eta Irati Alcantarilla Urdanpilleta (Urruña, 2001); 

Nafarroatik, Xabat Illarregi Marzol (Leitza, 2001) eta Ekhiñe Zapiain Arlegi (Bera, 2002); 

Zuberoatik, Leire Casamajou (Sohüta, 2002). 

Irabazleari Maddi Sarasua Laskaraik jantziko dio txapela, Aitor Sarasuari esker onez eta Sarasua sendiaren izenean.

 

Iñaki Iturriotz

2019, Maiatza 31
Arloa: Bertsoleku