Bertsolamintza jardunaldiak, bertsogintzaren gogoeta plaza

Iñaki Iturriotz

2019, Apirila 30
Arloa: Bertsoleku

Bertsogintzari buruzko saioak Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan egingo dira. 

Bertsogintzaren inguruan berba egiteko plaza da bertsolamintza, hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egiteko plaza da. Maiatzaren 2an, 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean izango dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan.

Lehen lau saioetan bina hitzaldi eta, ondoren, mahai-ingurua. Azken hitzorduan, aurreko egunetan entzundako ideiak eta ondorioak ekarriko dira , 

Amaia Agirre, Amets Arzallus, Asier Galarza, Eli Pagola, Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi, Maite Berriozabal, Miren Artetxe, Sustrai Colina eta Xabier Aierdi izango dira eta hizkuntza, feminismoa, gazteak eta iritzi publikoa izango dituzte helduleku 

Hitzaldi eta hizlariak:

·       Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus

·       Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal

·       Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina

·       Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe  

·       Saio-formatuen inertziakAmaia Agirre 

·       Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola 

·       Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi 

Egutegia:

MAIATZAK 2. Iruñea, Zaldiko Maldiko elkartea. 18:30.    

·       Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina

·       Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre

Aurkezlea/moderatzailea: Saioa Alkaiza

MAIATZAK 16. Senpere, Larraldea etxea. 18:30.

·       Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus

·       Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe    

Aurkezlea/moderatzailea: Xumai Murua

MAIATZAK 22. Bilbo, Bira Kultur Gunea. 18:30.  

·       Bertsolari gazteek zer berri? [Mahai-ingurua] Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi

Aurkezlea/moderatzailea: Ane Zuazubiskar

MAIATZAK 23. Gasteiz, Amaia Zentroa. 18:30.

·       Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal

·       Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi

Aurkezlea/moderatzailea: Ainhoa Aizpurua

EKAINAK 1. Amasa-Villabona, Subijana Etxea. 09:00.

9:00  Ongietorria eta aurkezpena. Beñat Gaztelumendi 
9:20  Zeri kantatzen diogu eta zeri kantatu nahiko genioke? Zein da gaur egungo errealitatea? Amets Arzallus  
9:45  Politikoki zuzena denaren eta transgresioaren arteko talka. Sustrai Colina  
10:10  Feminismoa eta bertsogintza, gai-jartzailearen talaiatik. Maite Berriozabal 
10:35  Saio-formatuen inertziak. Amaia Agirre 
10:50  Aurreko 4 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Maddi Sarasua 
11:30  Atsedenaldia 
11:50  Hizkuntza ideologiak bertsolaritzan. Miren Artetxe 
12:15  Bertsolari gazteek zer berri? Asier Galarza eta Eli Pagola 
12:40  Nola sortzen da bertsogintzari buruzko iritzi publikoa? Xabier Aierdi 
13:05  Azken 3 hizlariekin mahai-ingurua. Moderatzailea: Ainhoa Aizpurua 
13:45  Jardunaldien itxiera: Jone Uria