Asexuala

Kontaizu

2019, Martxoa 13
Arloa: Jo ta jo

Oso agobiatuta nabil, eta inok ez nauela ulertzen iruditzen zait. Ez dakit inoiz inork erakartu nauen...berdin da neska edo mutila.

Kaixo Agurtzane!!
Nire izena Judit da, eta 16 urte ditut. Oso agobiatuta nabil, eta inok ez nauela ulertzen iruditzen zait. Ez dakit inoiz inork erakartu nauen...berdin da neska edo mutila. Nire koadrilen , edo ezagutzen dudanen artean beharbada denek ez dute izan mutilik edota neskalagunik, baina denek, edo horrela esaten dute gogoa izan dute sexu harremanak izateko, edo enrrollatezeko, edo masturbatzeko...edo zer edo zer...Baina nik ezer.Etxean ere beti dabiltza ea zer, eta amak kondoiak be oparitu dizkit. Lagun bati be komentatu diot eta esan dit iguel asexuala naizela....
Normala naiz? Hori da? Zure erantzunaren zain.
 
Kaixo Judit!!
Eskerrik asko guregana etortzeagatik. Gure inguruan bizi diren lagunek, senitartekoak...ez gaituztenean ulertzen, edota euren jarreratan zein jokabideetan ikusten ditugunean gugandik urrun...oso bakarrik, deseroso, eta agobiatuta sentitzea ez da harritzekoa. Hori dela eta, gehienetan uste dugu ez garela normala, edo zer edo zer oker dagoala gure baitan.
Sarri beste sentitzeko, egiteko eta bizitzeko era baino ez da izaten...baina ez da erreza egokitzea. Gure gizartean guztia sailkatzeko joera dago, eta gure burua ez dugunean identifikatuta ikusten inongo sailkapenetan, “arrarotzat” jotzen dugu hori horrela ez bada ere.
Definizioak lagungarriak izan beharko lirateke. Baliogarriak gure burua hobeto ezagutzeko, baina sarri tamalez ez da horrela, eta batzuetan gure baitan zatituta sentiarazten gaituzte.
Asexualitatea horren adierazlea da, oraindik terminoaren edukinak oso modu nahasian azaltzen direlako.
 
Terminoa bera aditzen baldin badugu, asexula da sexu gabeko pertsona bat. Sexologikoki hori ezinezkoa da. Denok gara sexuatuak eta sexudunak, denok sentitzen garelako neska edo mutil moduan. Bakoitzak bere ñabardurekin, moduekin,desberdintasunekin...Bakoitza oso banakoa delako. Beraz ez legoke asexualik egongo .
BAINA termino horrek errealitate bat ekartzen digu. Inorenganako atrakzio erotikorik ez duten neska eta mutilenena.
Eta asexualitatea aipatzen denean, hain zuzen ere horri buruz egiten da berba. Asexualitatea ez da gaixotasun bat, ezta arazo, ezta gorabehera edo buruko gaitz bat. Baina sarri horrela sentitzen direnak gorabeherak izaten ditutzte, oso deseroso edota goibel sentitzen dira, eta estualdi handietatik pasatzen dira. Eta barneko korapilo hori askatu eta bideraru ezean sarri laguntza behar izaten dute.
 
Baina asexualitateak ez du eragiten egoera hori . Bizipen horien muina familian, lagunena artean edota gizartean dago. Hori arakatu ezkero ulertuko genukeen egoera bera hobeto. Uste dut irizpide sexologikoak baliogarriak bezain lagungarriak direla neska eta mutilen bizipenak modu aberasgarrian ulertzeko.
 
Zure bidea patxadaz, astiro egizu, zure desioak jarraituz...zure beharrei kasu eginez, zure bildurrak ulertuz, lotsak maitasunez landuz eta lagun onekin inguratuz...seguru horrela bizitza errezagoa egiten zaizula.
Ondo izan!!!