Antisorgailuak historian eta ikastolako lanak

Aupa Malen eta Olaia!!

Zer nolako zortea ikastaroak eta gainera tutorea ere oso inplikatuta zuon hobe beharrerako. Egia esan txoko honetan inoiz ez didate eskatu horrelakorik, baina imajinatzen dut ahalik eta informazio bilketa zabalagoa eta sakonagoa hobeto. Eta bide batez gure JoTaJo ataleko irakurleentzako ondo egongo dela. Interneten egia esan hainbat gai jorratzen dira eta batzuetan ez dakigu nora jo, edo zer sinestu. Beharbada etxean eta ikastolan bere interneten informazio bilaketari buruzko ikastaroa be....ondo egongo litzatekeela.

Antisorgailuen aurkikuntza eta erabilpena ez da aurreko mendetik datorren asmakizun bat. Horiei buruzko jakintza nahiko isilpean egon da gordeta.

Orain dela lau mila urte, emakume egipziarrek pozima bat erabiltzen zuten haurdun ez geratzeko, pozima honen osagaiak  kokodriloaren gorotzak, zaguzahar fermentatua, eztia eta natroia ziren , pozima hau baginan sartu behar zuten juxtu koitoa izan baino lehenago. Egun esan dezakegu hori izan zela historiako lehenengo " krema espermizida".

Talmudan- hiru mila urteko judeotarren Biblian, -  artilezko edo kotoizko tanpoia azaltzen da, tanpoi hau umetokiaren saman jartzen zuten. Egun "diafragma" izenarekin ezagutzen dugun antisorgailu bezalakoa zen.

Testamentu Zaharrean, antisorgailu modura erabiltzen zena etendutako koitoa edo "coitus interruptus" agertzen da. Genesisen deskribatzen da zelan Onan bere koinata haurdun ez geratzeko "bere hazia lurrean bota zuela".  Esan beharra dago praktika hau oro har gaitzetsi egin zutela.

Erdi Aroan, pesarioak eta ukendu  abortiboak alde batera itxita, beste nahasketa batzuk ere erabiltzen zituzten espermizida bezala.

XVII. mendean Condom higienista inglesak, lehenengo preserbatiboari bere izena eman zion. Baina orain dela milaka urte egipziarren artean ere erabiltzen zituzten. Preserbatibo horiek bildotzen eta  ahuntzen puxikarekin eginikoak ziren. Egun, latexkoak edo poliuretanokoak( latexari alergia daukatenentzat) dira, baina ideia , ikusten duzuenez, ez da bat ere berria.

Hipokrates, IV. mendean K.A, teknika oso interesgarri bat azaldu zuen: berunezko odi baten bitartez antisorgailu txiki batzuk sartzea umetoki barruan. Hipokrates izango zen  egungo UGB-ren(DIUren) aita ez bazuten aurkituko Egipto Goienako momia batzuen umetoki barruan marfilezko eta hezurrezko zati batzuk. Afrikako tuaregek  gameluen umetokien errekarri txikiak sartuz milaka urteko ohitura mantentzen dute, desertuan ibilbide luzeetan gameluek haurdun ez geratzeko.

Jesukristo bizi zen sasoian, prostituta erromartarrek bezeroak hartu baino lehenago uretan diluitutako ozpinako dutxa baginalak  hartzen zituzten. Modu horretan baginaren PH aldatzen zuten  azizikien mugikortasuna oztopatzeko.

Sioux gerrariek bilusik eta eguzkitan atxa baten gainean itxunduta edo suaren aurrean kukubilko jarrita orduak eta orduak ematen zituzten. Teknika honen bitartez barrabilen tenperatura igotzen zuten espermatogenesia (azizki edo espermatozoideen sorkuntza) oztopatuz.  Hots, barrabilek azizkiak egiteko 35 graduko tenperatura mantentzea behar dute.

Dena den Naturak sortu zuen haurdun ez geratzeko modurik inportanteena.Tximinoen posturatik Homo Erectus postura hartu genuenean emakumeon klitorisa baginatik kanpora atara zen. Naturak momentu honetan plazeraren eta ugaltzearen prozesuak banandu zituen. Beraz plazeraz gozatu dezakegu inolako gaixotasunik ezta ahurdun geratzeko arriskurik izan barik.

Zorte on zuon lanarekin!!!

BIDEOAK

https://youtu.be/jdr1yDO7MoY

 

 
 

 

 

 

 

 

 

 

Agurtzane ORMATZA

2019, Otsaila 08
Arloa: Jo ta jo