Rodeo | Dilmun

Kontaizu

2019, Urtarrila 23
Arloa: Musika

Disko berri honetan, taldeko soinuaren bila beste pausu bat ematen saiatu dira, ahotsaren melodiak gehiago landuz eta soinu ilunago eta zuzenago bat bilatuz, beti ere progresio instrumental lasaiagoak atzean utzi gabe. Letrei dagokionez, begien aurrean dutena eta honek sortzen dizkieten ezinegonak plasmatzen saiatzen dira.

Dilmun da diskoaren izena eta taldearen esanetan, antzinako sumeriarren paradisua, eguzkia irteten den tokia, lur birjin eta garbi bat, non lehoiek ez duten hiltzen eta otsoek ez dituzten arkumeak eramaten. Dilmun, gaur bizi den giza eskubideen paradisu demokratikoa, gerraren, miseriaren eta giza gaitasunen merkantilizazioaren gainean sortua. Kiratsa dario paradisu honi!!!

https://www.facebook.com/rodeostoner/ 

https://www.instagram.com/rodeo_stonerband/