Zinemakumeak Gara!

letrArt

2018, Urria 13
Arloa: Arteder

Zinemakumeak Gara! Emakumeek Zuzendutako Zinema Erakusketaren 23. Edizioa izango da urriaren 15etik 22ra Bilboko BBK Aretoan. Zinemakumeak gara jaialdi honen xedea emakumeek egindako  zinema hedatzea da, eta hori dela eta 8 film luze eta 17 film labur eskainiko dituzte Maitasuna gaiaren inguruan. Emanaldien osagarri gisa, gainera, hitzaldiak, solasaldiak eta mahai-inguruak ere eskainiko dituzte maitasun erromantikoa eta amodioaren askotariko formak berrikusi eta horretan sakontzeko. Zinemak amodio-mitoei buruzko estereotipoak sortu eta betikotzeko zinemaren eragina ere aztertuko da bertan.

Aurtengo edizioan, gainera, euskal zinemari laguntzeko ekimena jarriko dute abian, Ezezagunak sailaren bidez. Gainera, Patricia Ferreira zuzendari eta gidoigileari emango diote "Simone de Beauvoir" saria.

Emango diren film guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dira, eta sarrerak salgai daude SALA BBK leihatiletan eta Kutxabank kutxazainetan.

Egitarau osoa hemen.