BAOBABS Will Destroy Your Planet

Kontaizu

2018, Urria 12
Arloa: Musika

"Argiaren abiadura"n poparen planeta ezberdinetatik garraiatzen gaituen disko berria aurkezten du Baobabs Will Destroy Your Planet talde iruindarrak. 60. hamarkadako pop kantu atseginetatik hasita 90. hamarkadako brit-popa gogorarazten diguten  bederatzi kantuz osaturiko lana da. 

Aurreko diskoarekin konparatuz, erritmoek eta ahots melodiek indarra irabazten dute sinteek zutenaren aldean. Lehen diskoan Abbey Road estudioetara joan ziren buruan zuten indie britaniar soinuaren bila eta oraingoan estudioko lan gehiagorekin lortu dute zuten helburua.