The Cherry Boppers

Gotzon Uribe

2018, Ekaina 03
Arloa: Barri music

Santutxuko The Cherry Boppers taldea bueltan da lan berriarekin.

Azken urtean isilean egon ondoren “For Dancers Only” deitzen da beraien lan berriena eta Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin argitaratua dute. Joan den maiatzaren 5ean aurkeztu zuten zuzenean Bilboko Kafe Antzokian eta ohikoa duten moduan soul eta funk doinuz beterik abestiekin datoz.

Taldea 2004ean sortu zen Bilboko Santutxu auzoan eta geroztik bere lekua egin dute beltz jatorriko musikaren eszenan. Hainbat jaialdi eta festetan aritu izan dira eta musikari trebeek osatzen dute taldea. Beren ibilbideko 4. diskoa da honakoa eta aurreko lanetan bezela instrumentalak dira kantu guztiak, dantza egitera bultzatzen duten abesti fin, bero eta dantzagarriak eskeintzen ditu 7 lagunez osaturiko The Cherry Boppersek. Taldeak ez dauka berez abeslaririk eta oraingoan zenbat abestitan Dudu Ouchen kantari bilbotarraren parte hartzea izan dute. Abuztuaren 19an zuzenean ikusteko aukera izango dugu. Algara konpartsaren txosnan arituko dira The Allnighters taldearekin batera.