Dekot (Demak)

Kontaizu

2018, Maiatza 23
Arloa: Musika

2014 urtean Ibaik Dekot sortzen du Ane, Ibon eta Janire elkartuz. Kontzertuak emateari utzi gabei euren lehen EP-a grabatzen dute Magix Box estudioan, 2016an. Urte berean Gaztea Maketa lehiaketa eta Ebroemergentes irabazi eta Villa de Bilbaon bigarren fasera igarotzen dira. Udan Foals eta Courtney Barnettekin aritzen dira Bilbao BBK Liven, baita ere Ebrovision jaialdian. 

2016 urtearen amaieran Anek eta Janirek taldea uzten dute. Hala ere, entsegu eta "casting"en artean Ibaik abesti berriak konposatu; taldearen laguntzaz lokalean hobetu eta taldeari egitura berria ematen diote Jon Corres bateratuz. 2018ko martxoan gogotsu Haritz Harreguyrekin lehen lana argitaratzen dute: Demak